Dama Eskaintzaile Handia

Dama Eskaintzaile Handia (gaztelaniaz Gran Dama Oferente) edo Cerro de los Santoseko Dama (Dama del Cerro de los Santos) K.a. III edo K.a. II. mendeko eskultura iberiar bat da. Madrilen kokatua dagoen Arkeologia Museo Nazionalean erakusten da.

Dama Eskaintzaile Handia. Espainiako Arkeologia Museo Nazionala, Madril

Testuingurua aldatu

1,30 metro garai den emakumezko irudi bat da, Albaceteko probintziako Montealegre del Castillo herriko Cerro de los Santoseko santutegian dagoen kareharriz egina dagoena.

Eskaintzak dituen ontzi bat aurkezten ari den emakume bat da. Beharbada, neskatxa noble baten hastapen erritua da.

Jantzia aldatu

Modu aberatsean jantzia dago, bata bestearen gainean jarritako hiru tunikakin: behekoak, tolesdura oso finekoa, ia lurra jotzen du eta oinutsik dauden oinak inguratzen ditu.

Tunika lau bat jantzita darama, eskaintzaren balioa nabarmenduz bere ertzak esku azpian modu hieratikoan erortzen diren sigi-sagako tolesdura sendo batzuk dituen mantu batekin.

T formako fibula bat du tunikaren lepoaldea eutsiz, hiru lepoko eta, buruan, luxuzko buruko bat du, gurpil itxurako apaindurekin lagundutako mototx luzeekin apainduta dago, bereziki jai sakraturako jantzia, jainkoen eta gizakien aurrean aurkezteko aukeratutako egunean, egun bakarra izango dena.

 
Xehetasunez ikusia

Aurpegiera aldatu

Begi ireki handiek, toki ezezagun batea zuzenduak, unearen pertzepzio bizia sartzen dute.

Kanpoko gauzak (ontzia, jantziak, apaindurak) etab... eta barneko gauzak (gorputz hieratikoa, begirada murgildua) etab... prestatutako eta esperotako unea, harrian betirako gera dadin konbinatzen dira.

Beste Dama batzuk aldatu

Bibliografia aldatu

  • La villa de de Montealegre y su Cerro de los Santos. Julián Zuazo y Palacios, 1915.
  • Antiguedades del Cerro de los Santos. Juan de Dios de la Rada y Delgado, 1875, ISBN 84-9761-106-3

Kanpo estekak aldatu