Daisetsuzan Parke Nazionala

Daisetsuzan Parke Nazionala (japonieraz: 大雪山国立公園 Daisetsuzan Kokuritsu Kōen?) Japoniako Hokkaido uhartearen erdialdean dagoen Parke Nazionala da. 1934an ezarri zen. Japoniako Parke Nazional handiena da.

Daisetsuzan Parke Nazionala
KokalekuaHokkaido (en) Itzuli, Japonia
Koordenatuak43°39′37″N 142°51′29″E / 43.6603°N 142.8581°E / 43.6603; 142.8581
Daisetsuzan Parke Nazionala is located in Japonia
Daisetsuzan Parke Nazionala
Daisetsuzan Parke Nazionala
Daisetsuzan Parke Nazionala (Japonia)
Azalera2.267,64 km²
Izendapenalist of national parks of Japan (en) Itzuli
IUCNren babesaII. maila: parke nazional
Sorrera34-12-04
Webguneahttp://www.daisetsuzan.or.jp/

Geografia aldatu

Daisetsuzan izenak "mendi elurtu garaiak" esan nahi du. 2.000 metrotik gorako 16 tontor hartzen ditu, denetan garaiena Asahi-dake (2.291m) da. Hiru mendi multzo daude:

  • Daisetsuzan multzo bolkanikoa: Parkearen iparraldea hartzen du. Bertan dagio Asahi-dake mendia.
  • Tokachi multzo bolkanikoa: Parkearen hegoaldea hartzen du. Mendi garaiena Tokachi (2.077m) da.
  • Shikaribetsu multzo bolkanikoa: Parkearen ekialdea hartzen du. Bertan dago Ishikari mendia (1.967m), uharteko ibai luzeena den Ishikari ibaia bertan sortzen da.

Banaketa administratiboa aldatu

Bi suprefeturen artean dago Daisetsuzan Parke Nazionala, Kamikawan eta Tokachin. Inguruan dago uharteko bigarren hiri handiena ere, Asahikawa.

Ondasun nabarmenak aldatu

Kanpo estekak aldatu