Dadoa poliedro tankerako gailu txiki bat da, zorizko zenbaki edo bestelako ikurrak sortzeko erabiltzen dena. Dado hitza latinezko datum hitzetik dator, suertaturiko zerbait esan nahi duena. Zorizko osagai bat duten jokoetan maiz erabiltzen da, partxisean esaterako. Ohizko dadoak 6 alde ditu, kubo tankerakoa da eta horregatik seiko izena eman dakioke. Seikoaren 6 aldeetan puntu multzoak agertzen dira, 1etik 6ra bitarteko puntu kopuruekin. Seikoak izkina kamutsak ere izan ohi ditu, bota eta gero alde jakin bat suertatu arte nahiko jira-bira egin ditzan. Kasinoetan ordea izkina zorrotzeko seikoak erabiltzen dira, probabilitate berdintasuna ziurtatzeko.

Seiko bat, 5 puntuko emaitza izan duena. Izkina kamutsak ditu jira-birak errazago egin ditzan.
Paschier Joostens, De Alea, 1642

Seikoaz gainera, alde kopuru handiagoak dituzten dadoak ere badaude, besteak beste rol jokoetan erabiltzeko. Sei alde baino gehiagoko dado hauek poliedro tankera konplexuagoak dituzte, baina kasu guztietan, alde guztien probabilitate berdintasuna bilatzen bada. 2, 3, 4 eta 5 aldeko dadoak ere badaude: 2 aldeko dado bat txanpon bat besterik ez da, aurpegiko eta gurutzeko aldeak erakusten dituena.

Dadoen aldeak eta balioak aldatu

Hauek dira dado arruntak eta pokerreko dadoak duten aldeen izena, balioa edota ikurra:[1]

DADO ARRUNTAK
IZENA Balio
Batekoa 1
Bikoa 2
Hirukoa 3
Laukoa 4
Bostekoa 5
Seikoa 6 edo 7
POKERREKO DADOAK
IZENA IKURRA
Batekoa O
Erregea K (King ingelesez)
Zalduna/Dama Q (Queen)
Txanka J (Joker)
Zortzikoa gorria edo Hamarrekoa gorria
Zazpikoa beltza edo Bederatzikoa beltza

Dado-jokoen osagaiak aldatu

Zer Zer da?
Godaleta Dadoak jaurtitzeko erabiltzen ontzia
Tapetea Dadoak jaurtitzen diren oihala
Dadoak jaurti (itzan, itzak, itzazu...) Dadoak bota
Jaurtiketa Dadoak botatzeko ekintza
Gezurtian aritu, ibili Dadoen joko mota bat
Kirikian aritu Dadoen joko mota bat
Lasterketan aritu Dadoen joko mota bat
Pokerrean aritu Dadoen joko mota bat
Errepokerra Bost alde berdinak
Pokerra Lau alde berdin
Fulla Hiru alde berdin eta beste biak ere bai
Hirukotea Hiru alde berdin
Bikotea Bi alde berdin
Kirikia Hamarreko eta bederatziko aldeak batera

Erreferentziak aldatu

  1. Angulo, Santi. (1998). «Euskaraz jokatzen - Jokoenea» www.jokoenea.eus (Hik hasi) (Noiz kontsultatua: 2022-02-05).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu