Curitiba Brasil hego-ekialdeko hiria da, Parana estatuko hiriburua.

Curitiba
Curitiba
Brasilgo udalerria
Administrazioa
Herrialdea Brasil
estatuaParana (Brasil)
AlkateaRafael Greca (en) Itzuli
Izen ofizialaCuritiba
Jatorrizko izenaCuritiba
Posta kodea80000–82999
Geografia
Koordenatuak25°25′47″S 49°16′19″W / 25.4297°S 49.2719°W / -25.4297; -49.2719
Map
Azalera430.74021 km²
MugakideakAlmirante Tamandaré (Paraná), Pinhais, Campo Magro, São José dos Pinhais, Araucária (Paraná), Campo Largo (Paraná), Colombo (Paraná) eta Fazenda Rio Grande
Demografia
Biztanleria1.773.733 (2022)
−189.993 (2021)
Dentsitatea4.117,87 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1693ko martxoaren 29a
Telefono aurrizkia41
Ordu eremuaUTC−03:00 eta UTC−02:00
Hiri senidetuakHimeji, Akureyri, Asuncion, Bahía Blanca, Coimbra, Córdoba, Krakovia, Durban, Guadalajara, Hangzhou, Jacksonville, Montevideo, Lyon, Santa Cruz de la Sierra, Orlando, Suwon, Treviso, Kopenhage, Santo Domingo eta Rosario
http://curitiba.pr.gov.br

2006ko datuen arabera 1.788.559 biztanle ditu. Nekazaritza eta industria-hiri garrantzitsua da (ehun-langintza, kimika-industria eta janari-industria) eta aireportua ere badu.

Historia aldatu

Curitiba eskualdea, 1630 inguruan hasi zen populatzen batez ere Paranaguatik etorritako biztanleekin, urrea aurkitu zela jakitean, Nossa Senhora da Luz e Bom Jesus dos Pinhais herria osatu zen, 1693an. Hiria denbora luzez ganaduaren ibilbide ospetsu bateko etapa bat besterik ez zen izan, Viamãoko zelaietatik (Rio Grande del Sur) Sorocabara (São Paulo Estatua).

Curitibaren garapen eraginkorra XIX. mendearen hasieran hasi zen, mate-belarra ustiatu eta esportatu eta hiri-estatutua ezarri zenean, 1842an.

1853an, São Pauloko probintziaren hegoaldea eta hego-mendebaldea banandu egin ziren, Paranako probintzia berria osatuz, eta handik Curitiba hiriburu izatera igaro zen.

1867tik aurrera, Curitiba etorkin uholdeak jasotzen hasi zen, gehienak poloniarrak eta italiarrak. Bitxia bada ere, hiriaren izen forma ez zen finkatu ortografia horrekin 1917 arte.

XX. mendean zehar, batez ere bigarren erdian, hiriak hazkunde demografiko handia izan zuen, eta merkataritza eta zerbitzuen eskualde-gune gisa finkatu zen, Brasilgo hiririk aberatsenetakoa eta hirigintzako konponbideetan aitzindaria bilakatuz.

1964ko estatu-kolpetik sortutako gobernu militarraren propaganda-arrazoiengatik, Artur da Costa e Silva presidenteak aldi baterako aldatu zuen botere exekutiboaren egoitza Iguaçu jauregira, eta Curitiba Brasilgo hiriburu sinboliko bihurtu zen 1969ko martxoaren 24tik 27ra bitartean.

Klima aldatu

      Datu klimatikoak (Curitiba)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 34 34 32 31 30 30 32 31 32 33 34 35 35
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 25.6 25.8 24.9 22.3 21.1 18.3 19.4 20.9 21.3 22.6 24.5 25.4 22.7
Batez besteko tenperatura (ºC) 19.6 19.9 19.0 16.7 14.6 12.2 12.8 14.0 15.0 16.5 18.2 19.3 16.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 15.8 16.3 15.4 12.8 10.2 7.8 8.1 9.2 10.8 12.5 14.0 15.4 12.4
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 5 7 5 1 -2 -3 -5 -2 -1 3 6 8 -5
Pilatutako prezipitazioa (mm) 165.0 142.1 126.6 90.0 99.2 98.1 89.0 74.5 115.4 134.2 123.8 150.1 1408
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) 17 15 16 14 14 12 12 10 12 13 13 16 164
Eguzki orduak 161.2 135.6 142.6 138.0 151.9 129.0 148.8 148.8 123.0 136.4 153.0 151.9 1720.2
Hezetasuna (%) 81 80 81 81 81 79 78 77 80 80 80 81 80
Iturria (1): World Meteorological Organization.[1] Hong Kong Observatory.[2]
Iturria (2): Weatherbase (muturreko tenperaturak eta hezetasuna)[3]

Argazkiak aldatu

Herri eta hiri senidetuak aldatu

Curitiba ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak aldatu

  1. Climate Information for Curitiba, World Weather Information Service, Retrieved 8 October 2012.
  2. Climatological normals of Curitiba, Hong Kong Observatory. Retrieved 07 August 2012
  3. Weatherbase: Historical Weather for Curitiba. (Noiz kontsultatua: 8 October 2012).
  4. (Ingelesez) Sister Cities International. (Noiz kontsultatua: 2018-07-27).
  5. (Ingelesez) Sister Cities International. (Noiz kontsultatua: 2018-07-27).

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Brasilgo geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.