Cupressaceae

Gimnospermoen dibisioko zenbait zuhaitz eta zuhaixka erretxinadun eta hostoiraunkorrez esaten da. Hostoak ezkata-formakoak dira gehienetan, eta beste batzuetan orratz-formakoak. Loreak estrobiloetan kokatuta daude.

Kupresazeoak (Cupressaceae) koniferoen subklaseko eta Pinales ordenako landare-familia bat dira. Zuhaitza edo zuhaixkak dira, eta zura eta hostoak, maiz, aromatikoak dira. Hostoak iraunkorrak dira, elkarri atxikitako ezkata-itxurakoak, 1 mm eta 3 cm bitarteko luzerakoak. Espezie asko oso erabiliak dira zura ateratzeko, eta aromagatik, baita apaingarri gisa ere.

Cupressaceae
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
KlaseaPinopsida
OrdenaPinales
Familia Cupressaceae
Azpibanaketa
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakcedar wood (en) Itzuli

Banaketa kosmopolita du, eta espezie gehienak klima bero eta epeletako eskualdeetan bizi dira. Espezie gehienak (% 75 inguru) Ipar hemisferioan daude. 29 genero daude, eta 135 bat espezie. Badira 16 genero espezie bakarra dutenak. Genero handienak hauek dira; Juniperus (68 espezie), Callitropsis edo Xanthocyparis (18 espezie), Callitris (15 espezie) eta Cupressus (12 espezie).

Cupressaceae familiari dagozkio Lurreko bi espezierik handienak: Sequoia sempervirens (aurkitu den espezimen handiena ia 112 m luze da, eta 6,7 m -ko diametroa du) eta Sequoiadendron giganteum (aurkitu den espezimen handiena 106 m luze da, eta 11,4 m-ko diametroa du). Espezie batzuek 2000-3500 urteko bizitza dute.

Sailkapen klasikoa aldatu

Sailkapen klasikoan, hau da genero-banaketa:

  • × Cupressocyparis Dallim. (genero hibridoa Chamaecyparis × Cupressus)


Sailkapen filogenetikoa aldatu

Sailkapen filogenetikoak 29 genero ditu:

Erreferentziak aldatu

  1. Watson, Frank D.; Eckenwalder, James E.. Cupressaceae Bartlett: Redwood or Cypress Family. in: eFloras. Missouri Botanical Garden.
  2. Bosma, Hylke F.; Kunzmann, Lutz; Kvaček, Jiří; van Konijnenburg-van Cittert, Johanna H.A.. (2012). «Revision of the genus Cunninghamites (fossil conifers), with special reference to nomenclature, taxonomy and geological age» Review of Palaeobotany and Palynology (Elsevier) 182: 20–31.  doi:10.1016/j.revpalbo.2012.06.004..

Kanpo estekak aldatu