Cuarta Parte de Don Florisel de Niquea

Cuarta Parte de Don Florisel de Niquea zalduneria liburu espainiar bat da, Amadis de Gaularen zikloko hamairugarrena, Feliciano de Silvak idatzia. Ziklo honetako hamaikagarren liburua den Rogel de Greciaren jarraipena da, eta ez hamabigarrena den Silves de la Selvarena, azken honen agerpenak Feliciano de Silva asko aztoratu zuelarik, eta iruzkin oso negatiboak egin zituen Silves de la Selvari buruz.

Cuarta Parte de Don Florisel de Niquea izeneko lan hau, bi liburutan banatua, lehen aldiz Salamancan inprimatu zuen 1551n Andrea de Portonarisek, eta Pierres de la Florestak berinprimatua Zaragozan 1568an. Lan honetan Rogel de Greciaren abentura eta amodioen kontakizuna, bere anaiordea zen Anaxartesena, bere aita Florisel de Niquearena eta amadistar zikloko aurreko liburuetan agertzen diren beste zaldun batzuena jarraitzen da. Jarraipen baten ohiko promesarekin amaitzen da, non Felismarte de Greciaren balentria eta ekintzak kontatuko ziren, Rogelen eta honen emazte Archisidea enperatrizaren semea zena, baina lan hau ez zen sekula argitaratua izan, eta Cuarta Parte de Don Florisel de Niquea izan zen Amadis de Gaularen zikloko liburuen artean gaztelaniaz idatzi zen azkeneko liburua.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.