Cruzeiro Esporte Clube

Cruzeiro Esporte Clube Brasilgo Minas Gerais estatuko Belo Horizonte hiriko futbol talde bat da. 1921eko urtarrilak 2an sortua izan zen eta Brasildar futbol txapelketako B Seriea jokatzen du. XX. mendeko brasildar talderik hoberenatzat hartua izan zen IFFHSren arabera.

Cruzeiro Esporte Clube
Ezizena(k)Raposa, Zêro, Equipo 5 estrellas, La Bestia Negra
Sorrera1921
Futbol zelaiaEstadio Mineirao
edukiera: 61.846 lagun
inaugurazioa: 1965
PresidenteaBrasil Sérgio Santos Rodrigues
EntrenatzaileaBrasil Enderson Moreira
LigaA Seriea
201917.a (Brasileirão)
1.a (Tx. Mineiroa)
Webguneahttp://www.cruzeiro.com.br
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Historia aldatu

Minas Gerais estatuko etorkin italiarren koloniaren kirol ordezkari soil bat izatetik, Cruzeiro Esporte Clubek azkar eboluzionatu du brasildar futboleko talde handietako bat bihurtu arte, bai bere zalego ugariagatik, baita dituen titulu guztiengatik ere.

Belo Horizonteko italiar koloniako kirolariek sortua Societá Sportiva Palestra Itália izenarekin. Jantziko koloreak italiar banderako berberak ziren: berdea, gorria eta zuria. Taldearen lehen jantzia kamiseta berde batez, praka zuriz eta galtzerdi gorriez osatua zegoen. Taldean soilik kolonian bizi zirenentzat mugatua egon zen 1925 arte, nazionalitate orotako kirolarientzat ireki zenean.

1942an Brasil Bigarren Mundu Gerran sartu zen, eta gobernu federalaren dekretu batek herrialde etsaien izenak debekatu zituen entitate, erakunde, denda etab...etan. Honen ondorioz, italiar izena kendua izan zen, eta taldearen zuzendariek 10 hilabete eman zituzten taldearentzat izen eta ikur berri bat sortu nahian, erabat brasildarra zena. Urte horretako urrian, direktibako kideek aho batez Cruzeiro Esporte Clube izena jartzea erabaki zuten. Cruzeiro hego hemisferioko konstelazio bat da, eta soilik hego hemisferiotik ikus daiteke, eta, beraz, Italiarekin lotuta ez zegoena. Jantzia kamiseta urdin batera eta praka eta galtzerdi zuri batzuetara aldatu zen.

Kirol ibilbidea aldatu

Nazioarte mailan, Cruzeiro titulurik gehien duen brasildar taldeetako bat da. Orotara, 7 titulu ditu, eta Libertadores Kopa, Hegoamerikako txapelketarik garrantzitsuena, 1976 eta 1997an irabazi zuen.

Minas Geraiseko taldeak Hego Amerikako Superkopa 1991n eta 1992an, Superkopa Masters eta Nicolás Leoz Urrezko Kopa 1995ean eta Hegoamerikako Errekopa 1998an.

Nazio mailan, Cruzeirok Brasilgo Kopa azken 14 urteetan 4 aldiz irabazi duela aipatu behar da, eta Taça Brasil 1966an, garai hartako nazio mailako txapelketa bakarra.

Cruzeiro Txapelketa Mineiroan ere nagusi izan da 1990eko hamarkadatik, bere historian zehar 35 aldiz irabaziz, bere ohiko arerioa den Atletico Mineiroren atzetik bigarren postuan dagoelarik, 39 aldiz irabazi duena.

Urteetan zehar, Cruzeirok Brasilgo liga irabazteko lehiatu zen, baina arrakastarik gabe. Hiru aldiz bigarren izan ondoren, 2003an, azkenean, ordurarte ez zuen titulu bakarra irabaztea lortu zuen. Denboraldian zehar 100 puntu lortuta, eta 100 gol inguru sartuta, denbora asko pasako da beste talde batek Cruzeirok 2003an lortutako arrakasta berdindu arte.

2003an, Brasilgo Futbol Txapelketa irabazteaz gain, Brasilgo Kopa eta Estatuko Liga ere irabazi zuen, hala Koroa Hirukoitza irabazi zuen lehen brasildar taldea bihurtuz.

Palmaresa aldatu

Brasilen: 50 aldatu

  • Brasilgo liga (4): 1966, 2003, 2013, 2014.
  • Brasilgo kopa (6): 1993, 1996, 2000, 2003, 2017, 2018.
  • Mineiroko Txapelketa (38): 1926, 1928, 1929, 1930, 1940, 1943, 1944, 1945, 1956, 1959,1960, 1961, 1965, 1966, 1967, 1968, 1969, 1972, 1973, 1974, 1975, 1977, 1984, 1987, 1990, 1992, 1994, 1996, 1997, 1998, 2003, 2004, 2006, 2008, 2009, 2011, 2014, 2018.
  • Sul-Minas Kopa (2): 2001, 2002.

Nazio artean: 7 aldatu

Kanpo estekak aldatu