Cristina Plazas

aktore espainiarra

Cristina Plazas Hernández (Madril, 1969ko irailaren 30a) espainiar aktorea da, TVE telebista kateko Amar en tiempos revueltos telesailean Eulalia pertsonaia antzezteagatik ezaguna.

Cristina Plazas
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCristina Plazas Hernández
JaiotzaMadril1969ko irailaren 30a (54 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea
Jasotako sariak

IMDB: nm1036793 Allocine: 96685 Rottentomatoes: celebrity/cristina_plazas Allmovie: p301034 TCM: 1327821
Instagram: crsplazas Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Cristina Plazas Madrilen jaio zen 1969ko irailaren 30ean. 21 urterekin Valentziara joan zen bizitzera, eta han hasi zen aktore profesional gisa lanean. 1999an azaldu zen lehenengo aldiz pantailan, Se buscan fulmontis filmean. Urte horretan bertan, Marionetas de plomo film laburrean hartu zuen parte Irina pertsonaia antzezten, eta ondoren La tarara del chapao-n. 2001ean beste metraje laburreko film batean egin zuen lan, Tequila.comen, eta La Pantalla de la Sort saioa aurkeztu zuen Canal 9 Dos telebista katean.

2001ean pertsonaia nagusi baten papera lortu zuen L'illa de l'holandès filmean, Feli pertsonaiaren rola jokatuz. Hurrengo urtean cameo bat egin zuen Psico Express telesailean. Horrez gain, ¿Donde está? pelikulako pertsonaia nagusiaren papera ere eskuratu zuen. 2002. urtean beste cameo bat egin zuen, Hospital Central telesailean: Confía en mí (euskaraz Fidatu nitaz) atalean azaldu zen Susana pertsonaia antzezten.

Agerpen txiki bat egin zuen Cuando esté todo en orden filmean Maribel bezala. 2003an Acosada pelikulan hartu zuen parte, Nataliaren rola jokatzen. Gero Ausiàs March filmean azaldu zen, María Erreginaren paperean. Urte horretan bertan, El comisario telesaileko 2 ataletan agertu zen, baita Otra ciudad (Eva bezala) eta Bala perdida (Soledad bezala) pelikuletan ere.

2004an Amb el 10 a l'esquena-n hartu zuen parte Ritaren paperean, eta Cien maneras de acabar con el amor-en Luisarenean. 2005ean beste agerpen txiki batzuk izan zituen zenbait filmetan: Mintiendo a la vida (Helena Durán), Camps de maduixes (Marina), A ras de suelo (Carmen) eta Síndrome laboral (Amparo).

Animales Heridosen azaldu zen 2006an Irina pertsonaia antzezten, eta ondoren La bicicleta eta Vete de mí pelikuletan egon zen. 2007an La vida abismal filmerako hartu zuten, eta bertan prostituta baten rola jokatu zuen. 2007 urtearen amaiera aldera, bigarren mailako pertsonaia bat interpretatu zuen La via Augusta telesailean (TV3), eta Gominolasen (Cuatro) ere agertu zen, Mis problemas con las mujeres (euskaraz, Nire arazoak emakumeekin) atalean Auroraren papera egiten.

Horrez gain, Plan América telesaileko lau ataletan agertu zen, baina ospea Los hombres de Paco Antena 3ko telesailak eman zion, bertan Marina Salgado pertsonaia antzeztu baitzuen. Bestalde, Tres metros sobre el cielo eta Tengo ganas de ti filmetan Rafaelaren rola jokatu zuen.

2010etik 2011ra bitartean Eulalia Prado Salvatierra pertsonaia antzeztu zuen Amar en tiempos revueltos telesailean, eta La Riera saioan Cristina Padró Rodríguezen rola jokatu zuen. Antena 3eko Velvet telesailean ere parte hartu zuen, eta baita Vis a vis telesail arrakastatsuan ere, Miranda Aguirre zuzendaria interpretatzen.

Filmografia aldatu

Kanpo estekak aldatu