Cristina García Rodero

argazkilari espainiarra

Cristina García Rodero (Puertollano, Ciudad Real, 1949ko urriaren 14a) espainiar argazkilaria da.

Cristina García Rodero

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCristina García Rodero
JaiotzaPuertollano1949ko urriaren 14a (74 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfotokazetaria, argazkilaria eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k)Florentzia eta Madril
Jasotako sariak
KidetzaMagnum Photos
San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia

Facebook: Cristina-Garc%C3%ADa-Rodero-63049964240 Musicbrainz: cab16809-fb77-4545-92fa-413f7c4ce855 Discogs: 3328450 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Oso gazterik hasi zen argazkilaritzan. Hamazazpi urte zituela, bere herriko tradizio zahar bati buruzko erreportajea egin zuen: El día del voto (1966, Boto-eguna). 1968an, Madrilgo Arte Ederretako fakultatean pintura-ikasketak egiten hasi zen, eta Arte eta Lanbide Eskolan argazkilaritza-ikasketak. 1971n, Madrilgo Eskolako argazkilariekin harremanetan hasi zen, eta hurrengo urteetan lan asko egin zuen, Hezkuntza-ministerioaren eta Castellblanch eta Juan March erakundeen diru laguntzaz, besteak beste: paisaien argazki azterketak Segovian, sakontze-ikastaroak Italian, eta abar. Italian zela, Espainiako festa, ohitura eta tradizioen argazki bidezko azterketa egiteko proiektua prestatu zuen. 1983tik 2007ra, argazki-irakasle aritu da Madrilgo Arte Ederretako fakultatean. Hamarraldi horretan erakusketa ugari egin zituen, bai Espainian bai Espainiatik kanpo: Mexikon, Frantzian eta Estatu Batuetan, adibidez. 1985ean, bere obra osoa sarituz, Planeta Saria eman zioten. Bere lanik hoberena Espainia atzeratuenaren, Espainia beltzaren (García Roderok berak Espainia ezkutua deitzen duenaren) argazki-bilduma da: etnografia- edo antropologia-azterketa zehatza baino gehiago, garapenaren ahanzturan galdutako kultura baten magia eta misterio guztiaz betetako bizi pusken bilduma. Magnum argazkilaritza-agentzian lan egin duen lehenengo espainiarra izan da.

Sariak aldatu

  • 1985 Argazkilaritzako Planeta saria
  • 1988, 1989, 1990 y 1991 urteko argazkilari onena. Foto Profesional de Madrid aldizkaria.
  • 1989 Argazkilaritzako liburu onenari saria
  • 1989 Eugene Smith saria, New York.
  • 1990 Dr. Erich Salomonsaria, Deutchen Gellschaft Fur Photographie, Colonia.
  • 1993 World Press Photoko lehenengo saria (Arte kategorian).
  • 1995 Kaulak de Fotografia saria, Villa de Madrid sariak.
  • 1996 Argazkilaritzako sari nazionala.
  • 1996 Argazkilaritzako Olorum Iberoamericano saria, La Habana.
  • 1997 FotoGranPrix saria, Barcelona.
  • 1997 Fotopress ’97ko bigarren saria, Fundación La Caixa, Barcelona.
  • 2000 Bartolomé Ros saria, PhotoEspaña 2000, Madrid.
  • 2001 Godó 2000 saria, Fundación Conde de Barcelona.
  • 2005 Arde Ederretako urrezko domina, Espainiako Kultura Ministerioa.
  • 2005 Madrileko Komunitateko Kultura Saria
  • 2007 Alfonso Sánchez García saria, Madrid.
  • 2011 Alcobendas Hiriko Nazioarteko Argazkilaritza Saria

Liburuak aldatu

  • GARCÍA RODERO, C.: España oculta, Ed. Lunwerg S.L., Barcelona, 1989, 1998 ISBN 84-7782-779-6
  • GARCÍA RODERO, C.: Grabarka, o monte das 600 cruces : unha peregrinación ortodoxa en Polonia, Ed. Xunta de Galicia, Santiago de Compostela, 2000 ISBN 84-453-2846-8
  • GARCÍA RODERO, C.: Lo Festivo y lo Sagrado, Ed. Consejería de Cultura de la Comunidad de Madrid, Madrid, 2001
  • GARCÍA RODERO, C.: Cristina García Rodero, Ed. La Fábrica, Madrid, 2004 ISBN 84-95471-92-2
  • GARCÍA RODERO, C.: A peregrinación a Santiago en Haití, Ed. Xunta de Galicia, Santiago de Compostela, 2004 ISBN 84-453-3832-3
  • GARCÍA RODERO, C.: Benicàssim. El Festival, Ed. ACTAR, Barcelona, 2007 ISBN 978-84-96954-27-4
  • GARCÍA RODERO, C.: Trastempo, Ed. La Fábrica, Madrid, 2010 ISBN 978-84-453-4956-4

Erreferentziak aldatu