Coyotes de Santurtzi
Sorrera: 1998
Liga LNFA
Football Zelaia KUI Santurtzi
Herria Santurtzi Bizkaia
Koloreak Laranja eta beltza
Presidentea Espainia Iñaki Blanco Pesado
Entrenatzailea Miguel Oquendo
Webgunea www.coyotes-santurtzi.com

Coyotes de Santurtzi (euskaraz:Santurtziko Koioteak) Santurtziko amerikar futboleko talde amateurra da.

Historia aldatu

Kluba amerikar futboleko zale batzuek, batzuk antzinako Bilbao Cougars taldean aritutakoak, 1998an sortu zuten.

Lehendabiziko partidak Portugaleteko Zubi Alde kiroldegian jokatu zuten. 1999ko maiatzaren 2an Bartzelonan egindako Flag football saria lortu zuten.

2000an Kataluniako selekzioaren aurka jokatu zuten, galtzaile atera baziren ere.

2001ean Kataluniako Ligan, Madrilen Sari batean eta Oviedon lagun arteko partida batean aritu zuten. Gainera uztailean Flag Footballen I. Espainiako Txapelketa antolatu zuten Santurtzin.

7x7 mailan taldea atera eta Madrilgo txapelketetan parte hartu zuten, 2003ko ekainaren 3an Sevillan Espainiako txapeldunordeak izanik.

2004an hasiberria zen LNFA 2 mailan sartu eta ordutik aurrera maila berean izan da, Espainia eta Portugalgo taldeekin arituz.

Kanpo estekak aldatu