Cowboy edo cow-boy (euskaraz: unai edo behizain) Estatu Batuetako arrantxoetako azienda zaindu eta gidatzen duen pertsona da[1]. Estatu Batuetaz gain, iparraldeko Mexikoko Chihuahua, Sonora edo Coahuila estatuetan eta Kanadako Alberta edo Saskatchewan probintzietan ere ibili ziren. XIX. mendeko bigarren partean, Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilaren ondoren, Texas eta iparraldeko estatuen arteko abere-ibilbideak sortu eta behar beharrezko bilakatu ziren bere trebetasuna eta iraupenari esker[2].

Charles Marion Russellen Herd Quitters margolana.

Bere bizimodu eta lana XVI. mendean espainiarrek Mexikon abelzaintza sarrarazi zutenean sortu zen. Gero lana western izeneko generoari esker idealizatu zuten. Horri esker batzuk (Nate Champion edo Nat Love afroamerikarra tartean) ospetsu bilakatu ziren eta fikziozko cowboy ezagunak (Pecos Bill edo Lucky Luke adibidez) izan ziren. Cowboy genero maskulinozko hitza da, emakumeak cowgirl zirelako.

Erreferentziak aldatu

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Cow-boy. .
  2. Hakim, Joy. (1999). History of Us. 7 Oxford: Oxford University Press ISBN 0-19-512774-9..


Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.