Covasna (errumanieraz koˈvasna ahoskatua; hungarieraz Kovászna, ˈkovaːsnɒ ahoskatua, alemanez Kowasna) Errumaniako Transilvania eskualdeko Covasna konderriko herri bat da, 550 eta 600 metro arteko altueran dagoena.

Covasna
Covasna
Kovászna
Kovasna
town in Romania (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Errumania
barrutiaCovasna barrutia
AlkateaLőrincz Zsigmond (UDMR)
Izen ofizialaCovasna
Jatorrizko izenaCovasna
Kovászna
Kovasna
Posta kodea525200
HerriburuaCovasna (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak45°50′57″N 26°11′07″E / 45.8492°N 26.1853°E / 45.8492; 26.1853
Map
Azalera155,11 km²
Altuera560 m
Demografia
Biztanleria9.208 (2021eko abenduaren 1a)
−906 (2011)
Dentsitatea58,28 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+02:00 eta UTC+03:00
Hiri senidetuakBalatonfüred, Pápa (en) Itzuli, Csenger (en) Itzuli, Nagykanizsa, Sunne udalerria eta Buellas
=www.covasna.net

1000 iturburu mineralen herria bezala ezagutua, Covasna bere ur mineralengatik da ospetsua. Iturburu hauek mineral nahasketa ezberdinak dituzte, nagusiki karbono dioxidoa, sulfuroa eta amoniakoa. Izena Cvaz eslabiar hitzetik dator, azidoa esan nahi duena, bertako ur mineralen zaporeagatik.

Chiuruş aldatu

Herriak herrixka bat administratzen du, Chiuruş (hungarieraz Csomakőrös). Herrixka honek 451 biztanle ditu eta hungariar székely etnia da nagusi bertan.

Demografia aldatu

2011ko erroldaren arabera, Covasnak 11.369 biztanle ditu. Hungariar jatorrikoa dira gehienak: 7549 (%66,4), eta gainontzeko 3.820ak (%33,6), errumaniarrak dira.

Errolden araberako mugimendu demografikoa:

Historia aldatu

1567an lehen aldiz aipatua izan zen dokumentu batean. 1952an bihurtu zen udalerri.

Herritar ospetsuak aldatu

Sándor Kőrösi Csoma hungariar esploratzaile eta linguista ospetsua Chiuruş/Csomakőrösen jaio zen 1784an. Kőrösi Tibetologiaren sortzaile bezala da ezaguna, lehen Tibetera-Ingelesa hiztegia eta gramatika liburuaren biltzaile eta egile izan zelarik. Indiako Darjeeling herrian hil zen 1842an.

Bere omenezko estatua bat herrixkaren erdian altxatu zen 1972an eta kulturgunean erakusten da.

Kanpo estekak aldatu