Ana Lins dos Guimarães Peixoto, Cora Coralina ezizenez ezaguna (Goiás, 1889ko abuztuaren 20a- Goiânia, 1985eko apirilaren 10a) brasildar idazlea izan zen. XX. mendean portugesez idazten zuen poetarik onenetakotzat hartzen da.[1]

Cora Coralina

Bizitza
JaiotzaGoiás (Goiás)1889ko abuztuaren 20a
Herrialdea Brasil
HeriotzaGoiânia1985eko apirilaren 10a (95 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea, soziologoa eta haur literatura idazlea
Jasotako sariak
releituras.com…

Biografia aldatu

Idazle ibilbidea aldatu

Emakumearen egoeraz, Goiás estatuko bizitzaz, Brasilgo ipar-ekialdeko pobreziaz eta Brasilgo erritoen misterioaz idatzi zuen.

Bere poesiak Brasilgo ia kultura guztiak integratu zituen. Alfonsina Storni, Juana de Ibarbourou eta Gabriela Mistralen garaikidea izan zen. Ia liburu guztiek hamar edizio baino gehiago izan dituzte. Bere libururik ezagunenak Poemas dos Becos de Goiás eta Estorias mais eta Estorias da Casa Velha da Ponte dira.[2]

Bizitza pertsonala aldatu

Ezkondu eta Sao Paulora joan zen bizitzera, non lau seme-alaba izan zituen. Alargundu egin zen eta nekazaritzan jardun zuen estatuaren barruko finka txiki batean.

Aitorpenak aldatu

1984an, Brasilgo idazleen elkarteak "urteko literatur ospetsu" izendatu zuen. Une horretan Carlos Drummond de Andradek (Brasilgo poeta nagusiak eta Latinoamerikako handienetakoak ) zera esan zuen: Cora Coralina mirestu egiten dut eta maite dut, poesiarekin grazia egoeran bizi den norbait bezala. Bere bertsoa ur korrontea da, bere lirismoak gauza naturalen indarra eta fintasuna du.

Lanak aldatu

Liburuak aldatu

  • Estórias da Casa Velha da Ponte (cuentos)
  • Poemas dos Becos de Goiás e estórias mais (poesías)
  • Meninos Verdes (para niños)
  • Meu Livro de Cordel
  • O Tesouro da Casa Velha
  • A Moeda de Ouro que o Pato Engoliu (para niños)
  • Vintém de Cobre
  • As Cocadas (para niños)
  • Em Dezembro de 81
  • Gabriel é Viado

Erreferentziak aldatu

  1. (Portugesez) «Cora Coralina - biografia da escritora brasileira» InfoEscola (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
  2. ISBN http://revistas.pucsp.br/index.php/kairos/article/viewFile/2680/1725..

Kanpo estekak aldatu