Cooper testa edo Cooper proba delakoa 1968an Kenneth H. Cooper estatubatuar doktoreak (Oklahoma, 1931) Ameriketako Estatu Batuetako Armadarentzat diseinatu zuen froga fisiko bat da. Ondoren, hainbat mota ezberdinetako erakunde pribatu eta publikoetan erabili izan da. Test honen orokortzearen ondorioz, testa adin ezberdinak eta emakumeetara ere hedatzea ekarri zuen. Progaren oinarria 12 minututan ahal bezainbesteko distantzian lasterka edo korrika egitean datza.

Froga burutu aurreko aholkuak aldatu

Froga edo test hau burutu aurretik eta ondoren gihar estiramentuak burutzea biziki aholkatua dago. Era berean kirol oinetako arin eta ergonomikoak ere erabiltzea gomendatzen da. Froga hau burutu beharreko eremua edo distantzia laua edota gorabehera txikikoa izan beharra du. Froga goizean goiz edota arratsalde amaieran burutu behar da, gainera proga aurretik ez da asko jan behar. Froga amaitzean korrikalariak bapateako geldialdiak edota atseden hartzeko eseritzea ekidin behar du. Behin proga amaituta denbora batez mantso-mantso oinez ibiltzea gomendatzen da, hain justu ere bihotzaren taupadak eta arnasketa erritmoa egoera normalera itzuli arte.

Emaitzen analisia aldatu

Gizonezkoak (12 min)

Kategoria

30 urte baino gutxiago

30 - 39 urte artean

40 - 49 urte artean

50 urte edo gehiago

Oso txarra

1600 metro baino gutxiago

1500 metro baino gutxiago

1400 metro baino gutxiago

1300 metro baino gutxiago

Txarra

1600 - 2199 metro artean

1500 - 1899 metro artean

1400 - 1699 metro artean

1300 - 1599 metro artean

Arrunta

2200 - 2399 metro artean

1900 - 2299 metro artean

1700 - 2099 metro artean

1600 - 1999 metro artean

Ona

2400 - 2800 metro artean

2300 - 2700 metro artean

2100 - 2500 metro artean

2000 - 2400 metro artean

Bikaina

2800 metro baino gehiago

2700 metro baino gehiago

2500 metro baino gehiago

2400 metro baino gehiago

Emakumezkoak (12 min)

Kategoria

30 urte baino gutxiago

30 - 39 urte artean

40 - 49 urte artean

50 urte baino gehiago

Oso txarra

1500 metro baino gutxiago

1400 metro baino gutxiago

1200 metro baino gutxiago

1100 metro baino gutxiago

Txarra

1500 - 1799 metro artean

1400 - 1699 metro artean

1200 - 1499 metro artean

1200 - 1399 metro artean

Arrunta

1800 - 2199 metro artean

1700 - 1999 metro artean

1500 - 1899 metro artean

1400 - 1699 metro artean

Ona

2200 - 2700 metro artean

2000 - 2500 metro artean

1900 - 2300 metro artean

1700 - 2200 metro artean

Bikaina

2700 metro baino gehiago

2500 metro baino gehiago

2300 metro baino gehiago

2200 metro baino gehiago

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu