Constanze Manziarly ( Innsbruck, Austria, 1920ko apirilaren 14a – Berlin, 1945eko maiatzaren 2an desagertua) Adolf Hitlerentzat sukaldari, nutrizionista eta dietista lanak egin zituen emakumezkoa izan zen.

Constanze Manziarly
Bizitza
JaiotzaInnsbruck1920ko apirilaren 14a
Herrialdea Austria
HeriotzaBerlin1945eko maiatzaren 2a (25 urte)
Jarduerak
Jarduerakdietista-nutrizionista eta sukaldaria
Enplegatzailea(k)Adolf Hitler

1943. urtean hai zen Adolf Hitlerrentzat janak prestatzeko lanean, agintari naziaren Berghof jauregian. Barazkizale zorrotza izanik Hitler, detaile handiz egin beharreko egitekoa zuen Manziarlyk.

Hitlerri lagundu zion bere azken egunak arte, Berlingo bunkerrean[1], eta Hitler suizidatu ondoren (1945eko apirilaren 30an) desagertu egin zen.

Desagerketa aldatu

Bunkerreko zenbait pertsonak zianuroa kapsulak hartuz suizidatu ziren arren, ez da uste hori denik Manziarlyren kasua. Zenbait lekukok, hala ere, Bunkerretik irteten ikusi zuten, baina kanpoan nora edo norekin abiatu zen ez dago garbi,

Hitlerren idazkari Traudl Jungek kontatua da Hitlerrek pertsonalki eskatu ziola Manziarlyri Bunkerra apirilaren 22an.[2] Hala eta guztiz ere, geratu egin zen. Jungeren lekukotzak dio halaber Manziarly ikusi zuten azken aldia izan zela soldadu sobietar batzuek zeramatelarik Berlingo metroko tunel baterantz[3]. Emakumezko alemanen kontra soldadu sobietarrek egindako gehiegikerien kontestuan[4], baliteke han hiltzea Manziarly.

2004ko Der Untergang film alemanean (zeinaren gaia Hitlerren Bunkerreko azken egunak izan ziren), Bettina Redlich aktoreak gorpuztu zuen Manziarlyren rola[5].

Erreferentziak aldatu

  1. Stavropoulos, D. Berlin 1945: The collapse of the 'Thousand Year' Reich, Periscopio Publications, 2009, p. 82.
  2. Junge, Traudl. Voices from the Bunker, 1989.
  3. Junge,Traudl (2004). Until the Final Hour, Hitler's Last Secretary, p. 219, ISBN 1-55970-728-3.
  4. (Ingelesez) Rape during the occupation of Germany. 2018-04-25 (Noiz kontsultatua: 2018-04-25).
  5. Hirschbiegel, Oliver. (2005-04-08). Downfall. (Noiz kontsultatua: 2018-04-25).