Col du Galibier edo soilik Galibier Frantziako Alpeetan dagoen mendate bat da. Sarri Frantziako Tourrak zeharkatzen duen mendaterik altuena da.

Col du Galibier
Route des Grandes Alpes (en) Itzuli
Geografia
Altuera2.642 m
MendikateaAlpeak eta Arves massif (en) Itzuli
LurraldeaSavoia eta Alpe Garaiak
Map
Ezaugarriak
Maldahego: % 7.4
ipar: % 6.8

Galibierrek Saint-Michel-de-Maurienne eta Briançon elkartzen ditu Col du Télégraphe eta Col du Lautaret mendateen bidez. Mendate hau, neguan, ohi itxita egoten da.

Massif d'Arvan-Villards eta Massif des Cercesen artean dago, bere izena Grand Galibier bezala ezagutzen den mendikate sekundario batetik hartuz.

Ezaugarriak aldatu

  • Altuera: 2645 metro
  • Malda: 8,5 kilometro %6,9ra Col du Lautaret zeharkatuz eta 18,1 kilometro %6,9ra Valloire igaro ondoren.

Frantziako Tourra aldatu

 
Col du Galibier

Frantziako Tourrak sarritan zeharkatzen du Galibier mendatea, ia beti lasterketako mendaterik altuena delarik. Orotara, 57 aldiz igo da, Col du Tourmaleten ondoren bigarren bisitatuena delarik. 1935eko edizioan, mendate hau jaistean, Francisco Cepeda txirrindulari bizkaitarrak erorketa larri bat jasan zuen, horren ondorioz hil zelarik, Frantziako Tourrean parte hartzen ari zen bitartean hil zen lehen txirrindularia izan zelarik. 1996an bere igoera bertan behera utzi zen elurraren ondorioz. Etapa hauetan Galibierren tontorretik lehen postuan pasa direnak honako hauek izan dira:

Kanpo estekak aldatu