Cochise[1], apatxe izenez Shi-Kha-She (c.1805-1874ko ekainaren 9a) txirikahua apatxeen buruzagia izan zen. Mexiko, Mexiko Berria eta Arizonaren arteko lurraldean jaio zen.

Cochise

Bizitza
JaiotzaEspainia Berriko Erregeorderria, 1812
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaArizona1874ko ekainaren 8a (61/62 urte)
Familia
Seme-alabak
Familia
Jarduerak
Jardueraktribu-buruzagia eta buruzagi militarra
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakApatxe gerrak

Find a Grave: 7373566 Edit the value on Wikidata

1850etik apatxe txirikahuak bakean bizi ziren. 1861ean apatxe talde batek kolono zuri baten ganadua ostu eta bere 12 urteko semea bahitu omen zuen. Lurralde hartan 4 hilabete besterik ez zeramatzan 25 urtetako Bascom teniente zaildu gabeak gertakari horren errudun gisa Cochise jo zuen. Honela bada, Cochise atxilotzen saiatu zen, baina honek ihes egin zion. Cochise bere aitaginarreba zen Mangas Coloradas buruzagiaren taldean babestu zen.

1861ean Cochisek Ipar Amerikan matxinada bat antolatu eta ondorioz Apatxe Gerrak hasi ziren. Gerra zibilaren garaian apatxeen esku geratu ziren Arizonako lur asko. 1862. urtean, hala ere, apatxeen aurkako espedizio bat antolatu zuten Kalifornian, mendebaleko eta ekialdeko estatuen arteko bideak eta harremanak berriro ezartzeko xedean. Bitartean, apatxe guztien buruzagi nagusi bihurtu zen Cochise eta, berrehun jarraitzailerekin batera, hamar urtez eutsi zion zurien aurkako borrokari. 1871n zenbait apatxeren laguntza jaso zuen Crook jeneralaren aurrean errenditu zen Cochise, baina ez zuen onartu bere kideak Mexiko Berriko erreserba batera eraman zitzaten eta 1872ko udaberrian handik alde egin eta txirikahuen erreserban agertu zen urte bereko udan.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cochise