Compromís Valentziako Erkidegoko koalizio politikoa da, Valentziako Bloke Nazionalista (Bloc), Valentziar Herriaren Iniziatiba (Iniciativa) eta Berdeak - Valentziar Herriko Equo (Verds) alderdiek osatua. 2010. urtean sortu zen eta 3 alderdi horietako kideez gain, kide independenteak ditu. Valentziar Erkidegoan indar nabarmena duen alderdia da, gaur egun 722 zinegotzi eta 17 legebiltzarkide dituelarik erkidego horren udaletan eta legebiltzarrean, hurrenez hurren. Espainiar Estatuko erakundeetan ere ordezkariak ditu, ordezkari bana Diputatuen Kongresuan eta Senatuan. Valentziar Erkidegoko alkatetza ugari ditu bere gain, horien artean erkidegoko hiriburuarena.[1]

Compromís
BozeramaileaEnric Morera
Mònica Oltra
Sorrera2010
Egoitza nagusiaPilar, 1
Valentzia
Ideologia politikoaezkerrekoa, valentziar nazionalista eta ekologista
Nazioarteko kidetzaEuropako Aliantza Askea
Europako Alderdi Berdea
www.compromis.net

2010eko urtarrilean osatu zen koalizioa, 2011ko udal hauteskunde eta Valentziar Erkidegoko hauteskundeetan batera aurkezteko. Emaitza ona eman zuenez formulak, berrerabili egin zen 2011ko azaroaren 20ko hauteskunde orokorretan.[2] Koalizioak beste alderdi politiko eta erakundeen babesa ere badu, hala nola, Projecte Obert, Villenako Berdeak[3] edo Europako Alderdi Berdearena.[4][5] 2012ko uztailean eratu zen koalizioaren buruzagitza, zeinetan 21 kidek parte hartzen duten, horien bozeramaile direlarik Enric Morera (BLOC) eta Mónica Oltra (Iniciativa).[6]

Alderdia ildo nazionalistakoa da, ezkerreko valentziar nazionalismoa, ezker modernoa eta ekologismo politikoa ditu oinarri.[7] Ezaguna egin zuen alderdia Valentziar Erkidegoarentzat finantziazio ekonomiko onagoa eskatzeak eta Hego Euskal Herriko erakundeen kontzertu ekonomikoa kritikatzeak.[8] Alderdi honek euskal erakundeen eskubide historikoek aldarrikatzen duten kontzertu ekonomikoa "pribilegiotzat" jotzen du eta Espainiaren homogeneizazio fiskalaren alde agertzen da.[8] Valentzieraren eta Valentziar Erkidegoaren autonomiaren alde ere jarduten du.[9]

Erreferentziak aldatu

  1. (Katalanez) «Compromís aconsegueix 84 alcaldies» Compromís (Noiz kontsultatua: 2020-10-30).
  2. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (2011-06-03). «Compromís respalda el proyecto de Equo sin renunciar a su marca» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-10-30).
  3. (Gaztelaniaz) F, P. R.. (2010-05-08). «Joan Ribó y Los Verdes de Villena se unen a la oferta electoral de Compromís» Información (Noiz kontsultatua: 2020-10-30).
  4. (Gaztelaniaz) 20minutos. (2010-02-01). «Projecte Obert anuncia contactos con la coalición Compromís de cara a las elecciones de 2011» www.20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2020-10-30).
  5. Ciudadanos, Ciutadans /. (2011-02-28). «ESTAT VALENCIÀ: Estat Valencià acorda demanar el vot a favor de Compromís en les pròximes eleccions al Parlament Valencià i demanar als futurs diputats valencianistes la presentació en les Corts Valencianes d'un moció a favor de la recuperació de la Sobirania Valenciana» ESTAT VALENCIÀ (Noiz kontsultatua: 2020-10-30).
  6. (Gaztelaniaz) Beltran, Adolf. (2012-07-18). «Compromís se “reinventa”» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-10-30).
  7. (Katalanez) «Manifest» Compromís (Noiz kontsultatua: 2020-10-30).
  8. a b Hermosilla, Gotzon. (2017). Onartuta, eta zalantzan jarrita. Berria.eus.
  9. (Ingelesez) Ochando, Nando. (2017-01-22). «¿Qué es eso del ‘País Valenciano’?» Medium (Noiz kontsultatua: 2020-10-30).

Kanpo estekak aldatu