Club de Remo San Pantaleón

Club de Remo San Pantaleón Marina de Cudeyoko Pontejos auzoko arraun taldea da.

Club de Remo San Pantaleón
Sorrera 1995
Herria Espainia Marina de Cudeyo, Kantabria
Lehendakaria Espainia Antonio Portilla Saiz
Entrenatzailea Errumania Sorin Laurentiu
Patroia(k) Espainia Miguel Ángel Urrutia
Kolorea(k)           urdina eta zuria
Trainerua      Marina de Cudeyo
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
0 Espainiako Txapelketa
0 Kantabriako Txapelketa
2023: Kontxa ez
2022: Liga ez
Webgunea www.aamlged.es

Historia aldatu

Club de Remo Pontejosek harrobiarekin lan handia egin ondoren 1994an trainerua ateratzea erabaki zuen. Zuzendaritza taldeko kide batzuk ez zuten begi onez ikusi trainerua atera eta eliteko taldea bihurtzea eta 1995ean taldea banatu eta harrobiarekin lan egingo zuen talde berria osatu zuten, Club de Remo San Pantaleón.

Batel eta trainerillatan kategoria guztietan hainbat domina eta bandera irabazi dituzte azken urteotan. Aulki mugikorrean ere aritu izan dira. 2008an arazo ekonomikoen erruz CR Pontejos desagertu egin zen eta 2014an Marina de Cudeyoko SDR Pedreña traineru historikoaren gainbehera iritsi zen. Egoera berri honen aurrean San Pantaleón bera ere trainerua ateratzera animatu zen.

Ez zen KAE Ligara inskribatu, epez kanpo baitzegoen, hala ere Kantabriako txapelketan bosgarren egin zuen eta hainbat traineruren ukoen ondoren Espainiako Txapelketan aritzeko aukera izan zuen. Bandera bat ere irabazi zuen, Luancoko El Socorro Bandera.

Palmaresa aldatu

Txapelketak aldatu

Irabazitako banderak aldatu

Kanpo estekak aldatu