Club de Remo A Cabana

Club de Remo A Cabana Galiziako Ferrolgo A Cabana parrokiako arraun taldea da. Gaur egun Galizako A Ligan ari da.

Club de Remo A Cabana
Sorrera 1982
Herria Galizia A Cabana, Ferrol, Coruña
Lehendakaria Galizia Javier López García
Entrenatzailea Galizia Brais López Campos
Patroia(k) Galizia Noemi Abella
Galizia Hugo Rascado
Kolorea(k)                gorria, zuria, berdea
Trainerua      Albatros
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
0 Galiziako A Liga
1 Galiziako B Liga
0 Espainiako Txapelketa
0 Galiziako Txapelketa
2023: Kontxa ez
2023 2.a (Galiziako B Ligan)
Webgunea www.facebook.com
A Cabana 2012ko Teresa Herrera Banderan.

Uniformea aldatu

Trainerua gorria da. Elastikoa ere gorria da baina kolore berdea eta zuria ere baditu.

Historia aldatu

1982an sortu zen taldea. Antonio Bruquetas Sierra izan zen lehen urteetako presidentea. 1996an lehenengo aldiz trainerua osatu zuen Cedeira, Mugardos eta San Felipeko arraunlariekin batera eta "Cidade de Ferrol" izena erabili zuten. 1999 arte iraun zuen proiektu honek.

Galiziako Ligaren sortzaileetakoa izan zen eta A eta B ligak eratu zirenetik beti maila gorenean ibili da, azken postuetan hala ere. Emaitzarik onena 2012an lortutako 7. postua du. 2014 urtean 8. egin eta maila galdu zuen. 2015 urtean ez zuen trainerua uretaratu baina 2016an berriz itzuli da A Cabana-Ferrol izenarekin eta emakumezkoen trainerua ere atera zuen. Hirugarren postua lortu eta igoera lortu zuen arren 2017an ez du trainerua osatzerik lortu gizonezkoetan, emakumezkoetan bai ordea. 2019an Galiziako B Liga irabazi eta mailaz igo zen arren hurrengo urtean ezin izan zuen trainerua osatu.

Bateletan maila ona eman izan du eta Espainiako txapelketetan bigarren postu bat eta bi hirugarrengo ditu.

2022an ez zuen trainerurik atera eta aurrez emakumezkoen traineruarekin egin bezala, 2023an Mugardosekin batera atera dute trainerua.

Palmaresa aldatu

Txapelketak aldatu

Ligak aldatu

Azken denboraldiak aldatu

Urtea Liga
2003 Galiziako Liga, 14.a
2004 Galiziako Liga, 10.a
2005 Galiziako Liga, 9.a
2006 Galiziako Liga, 9.a
2007 Galiziako Liga, 9.a
2008 Galiziako Liga, 11.a
2009 Galiziako Liga, 9.a
2010 Galiziako Liga, 9.a
2011 Galiziako Liga, 8.a
2012 Galiziako A maila, 7.a
2013 Galiziako A maila, 7.a
2014 Galiziako A maila, 8.a
2015 ez
2016 Galiziako B maila, 3.a
2017 ez
2018 Galiziako B maila, 3.a
2019 Galiziako B maila, 1.a
2020 ez
2021 Galiziako B maila, 11.a
2022 ez
2023 Galiziako B maila, 2.a (Mugardossekin)

Emakumezkoen trainerua aldatu

Club de Remo A Cabana-Mugardos
Entrenatzailea   Brais López Campos
Patroia(k)   Sara Bueno Souto
Kolorea(k)              gorria, zuria eta berdea
Trainerua      Galatea
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 Euskotren Liga
0 Galiziako Liga
2023: Kontxa ez
2023 2.a (Galiziako Liga)

2016an trainerua uretaratu zuen eta Galiziako Ligan aritu da. 2016an Cabo da Cruz aurkeztu ez zen bi estropadak irabazi zituen. 2017an bigarren postua eskuratu zuen Galiziako Ligan.

Lau urtetako hutsunearen ondoren berriz lortu du trainerua ateratzea, oraingoan Mugardosekin elkarlanean. Hirugarren egin zutenez Euskotren Ligara igotzeko play-offak jokatuko ditu.

Ligak aldatu

Banderak aldatu

  • Concello de Redondela (1): 2016.
  • Concello de Oleiros (1): 2016.
  • Bandeira Cidade de Ferrol (1): 2023.

Azken denboraldiak aldatu

Urtea Liga Kontxa Galiziako txap. Espainiako txap.
2016 Galiziako Liga, 3.a - ?
2017 Galiziako Liga, 2.a - ?
2018-2021 ez
2022 Galiziako Liga, 3.a - 3.a 3.a
2023 Galiziako Liga, 2.a - 5.a 3.a

Kanpo estekak aldatu