Club de Regatas Perillo

Club de Regatas Perillo Galiziako A Coruñako probintzian hiriburutik gertu dagoen Oleiros herriko itsas kirolen elkartea da. Arraunketari dagokionez, batel eta trainerillatan hainbat Espainiako txapelketa irabazi ditu eta traineruan emaitzarik onenak 1998 eta 2002 urteen artean lortu zituen. Gaur egun Galiziako Traineruen Ligan ari da.

Club de Regatas Perillo
Sorrera 1970
Herria Galizia Oleiros, Coruña
Lehendakaria Galizia Enrique Martínez
Entrenatzailea Galizia Alejandro Alvedro
Patroia(k) Galizia Sergio Serrano Andrade
Galizia Mario Fernández Pérez
Kolorea(k)                gorria, zuria eta urdina
Trainerua      Perillo
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
0 Galiziako A Liga
0 Galiziako B Liga
0 Espainiako Txapelketa
5 Galiziako Txapelketa
2023 6.a (Galiziako B Ligan)
Webgunea www.clubregatasperillo.com
Perillo, 2012an.

Trainerua aldatu

1990 hamarkadan Santa Leocadia trainerua izan zuen. Gaur egun klubaren izenekoa darabil, Perillo.

Historia aldatu

Sorrera aldatu

1970. urtean sortu zen elkartea A Coruñako badiako itsas kirol desberdinak batu nahian. Arraunketari dagokionez, 1974. urtean jokatu zen Galiziako txapelketa bat irabazi zuen.

Urrezko aroa aldatu

1996. urtean Espainiako Batel Txapelketa irabazi zuen, bai eta hurrengo bi urteetan ere, eta kirol maila nabarmen igo zuen Perillok. 1997. urtean Espainiako Traineru Txapelketan bigarren postua lortu zuen eta 1998 eta 2001. urteetan hirugarrena, S.D. Tiránen atzetik Galiziako klubik indartsuena bihurtuz. 2002.an berriz Kontxako Banderan hirugarrena izan zen.

Ligak aldatu

2003. urtean ez zuen TKE ligan parte hartu nahi izan eta hasierako urtetan Galiziako Ligako ohorezko txandan aritu zen. 2009tik aurrera ordea emaitza kaskarragoak izan zituen eta 2012tik aurrera B mailaren eta A mailaren artean aritu izan da.

Palmaresa aldatu

Kontxako Bandera aldatu

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (0)
  • Hirugarrena (1): 2002.
  • Sailkatua (3): 1998, 1999 eta 2002.

Ligak aldatu

Espainiako Traineru Txapelketa aldatu

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (1): 1997.
  • Hirugarrena (2): 1998 eta 2001.

Galiziako Traineru Txapelketa aldatu

  • Txapelduna (5): 1974, 1998, 1999, 2001 eta 2002.

Gainontzeko estropadak aldatu

Galiziatik kanpora aldatu

Trainerillak aldatu

Batelak aldatu

Azken denboraldiak aldatu

Urtea Liga Kontxa
2002 - 3.a
2003 Galiziako Liga, 8.a
2004 Galiziako Liga, 5.a
2005 Galiziako Liga, 3.a
2006 Galiziako Liga, 3.a
2007 Galiziako Liga, 4.a
2008 Galiziako Liga, 4.a
2009 Galiziako Liga, 5.a
2010 Galiziako Liga, 8.a
2011 Galiziako Liga, 6.a
2012 Galiziako B maila, 2.a
2013 Galiziako B maila, 4.a
2014 Galiziako B maila, 3.a
2015 Galiziako A maila, 7.a
2016 Galiziako A maila, 11.a
2017 Galiziako A maila, 11.a
2018 Galiziako B maila, 6.a
2019 Galiziako B maila, 8.a
2020 Galiziako B maila, 3.a
2021 Galiziako A maila, 12.a
2022 Galiziako B maila, 6.a
2023 Galiziako B maila, 6.a

Emakumezkoen trainerua aldatu

Club de Regatas Perillo
Entrenatzailea   Agustín Fernandez
Patroia(k)   Icía Río Fernandez
Kolorea(k)                urdina, zuria eta gorria
Trainerua      Perillo
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 Euskotren Liga
0 Galiziako Liga
2023: Kontxa ez
2023 5.a (Galiziako Liga)
 
Perilloren emakumezkoen trainerua.

2017an emakumezkoen trainerua osatzea lortu zuen eta Galiziako Ligan aritu zen. Galiziako Txapelketan 3. postua lortu zuen, baina Ligan 5.a izan zen. Hurrengo urteetan taldea egonkortu du eta hirugarrena izan da Ligan, hala 2018an nola 2019an.

2021ean aurreneko estropada irabazi zuen, Concello de Redondela Bandera, eta Kontxako Banderarako sailkatzetik lau segundutara gelditu zen. 2022an okerrago ibili zen eta Galiziako Ligan azkenengo postuan gelditu zen.

Banderak aldatu

Denboraldiak aldatu

Urtea Liga Kontxa Txapelketa
2017 Galiziako Liga, 5.a - 3.a
2018 Galiziako Liga, 3.a - 3.a
2019 Galiziako Liga, 3.a - 5.a
2020 Galiziako Liga, 3.a - -
2021 Galiziako Liga, 3.a - -
2022 Galiziako Liga, 9.a - -
2023 Galiziako Liga, 5.a - -

Kanpo estekak aldatu