Clipperra XIX. mendearen bigarren erdialdean sortutako belaontzi bat da. Diseinu berezia zuen, ordurarteko itsasontziek baino krosko luze eta estuagoa, bai eta hirutik goragoko masta kopurua ere, guzti honek garaiko gainontzeko belaontzieak baino askoz ere azkarragoa izatea suposatu zuen. Izena ingelesezko "clip" hitzetik eratorria da, garai hartan "abiadura" esan nahi zuen itsas hizkera herrikoieko hitza.

Northern Light cliperra, 55 metroko luzera eta fragata itxuraz (1851).

Jada, XIX. mendean baporeontzien sorrera eta hedatzearekin batera cliperren eta gainontzeko belaontzien gainbehera iritsi zen. Ziurrenik, clipper itsasontzi ospetsuena Cutty Sark ontzia da.

Kanpo estekak aldatu