Claude Joseph Vernet, izen laburrez Joseph Vernet (Avignon, Okzitania, 1714ko abuztuaren 14Paris, 1789ko abenduaren 3) margolari eta marrazkilaria izan zen.

Claude Joseph Vernet

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakClaude Joseph Vernet
JaiotzaAvignon1714ko abuztuaren 14a
Herrialdea Frantziako Erresuma
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParis1789ko abenduaren 3a (75 urte)
Familia
AitaAntoine Vernet
Ezkontidea(k)Virginie Cecil Parker (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Adrien Manglard
Bernardino Fergioni (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, grabatzailea eta litografoa
Lantokia(k)Italia
Lan nabarmenak
KidetzaAcadémie des belles-lettres, sciences et arts de La Rochelle (en) Itzuli
Académie royale de peinture et de sculpture (en) Itzuli
Genero artistikoapaisaia margolaritza
Itsas pintura

Musicbrainz: f0ecb0b7-c756-47e7-b209-a13a4b64d727 Discogs: 2234550 Edit the value on Wikidata
Artikulu hau margolari okzitaniarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Vernet».

Biografia aldatu

Proventzan hazia, bere maisutzat Adrien Manglard izan omen zuen. 1734an Erromara joan zen; han paisaiaren eta portuen margolarien lana ikertzeari ekin zion. Erroman Bernardino Fergioni eta Adrien Manglard-ekin ikasi zuen.[1][2][3][4] Hori dela eta Verneten lanean Claude Gelléeren estilo eta gaiak aurkituko dira. Nicolas Poussin ere artista kutuna izan zuen. Denboraren poderioz, ordea, berezko estiloa sortuz joan zen.

Bere lanetan alde batetik natura margotzen du, zeruari espazio handia -margoaren bi herenak- eskainiz, bestetik eguneroko bizitzaren pertsonaiak eta eszenak.

1753an Abel-François Poisson de Vandières Marignyko markesak, geroago Luis XV.aren Eraikinetako zuzendaria izango zenak, Frantziako erresumako 24 portuetako margoak enkargatu zizkion; 1753tik 1762ra horietako hamabost egin zituen. Portuetako orduko bizitzaren benetako testigantzak dira eta portuen margolaririk ezagunenetakoa bihurtu zen.

Carle Vernet semea, Horace Vernet iloba eta Émile Vernet-Lecomte birriloba ere margolariak izan ziren.

Lanak aldatu

 
Vernetek margotutako Baionako portuko ikuspegia.

Baionako portua aldatu

Margotu zituen portuen artean Baionakoa dago. Lapurdiko hiriburura 1759ko uztailaren 7an heldu zen eta 1761eko ekainaren 20a arte egon zen; Émilie alaba Baionan jaio zen[6]. Vernetek bi margolan egin zituen, Le port de Bayonne eta Vue de la ville et du port de Bayonne. Prise de l'allée de Boufflers près de la porte Mousserole[7][8]. Bitxia da artistak ez zuela Luis XV.aren enkargua bete, erregeak koadro bakarrean kortsarioak eta harrapatutako itsasontziak agertzeko eskatu ziolako baina Vernetek bi egin bazituen ere bakarrean ere ez dira kortsarioak agertzen, ezagutzen ez diren arrazoiengatik; Aturriko barra eta itsasoa furian agertzeko ere esan zitzaion eta margolariak ez zituen aintzat hartu; hiria izan zuen ardatz, batean erregearekiko lotura eta boterea adierazten dituen ziudadela eta bestean hiria merkataritza eta trukeetarako leku paregabea dela ateratzen dira azpimarratuak[9].

Vernetek Baionako portuaz egin zituen margolanez Denis Diderotek laudorioak egin zituen; aldiz, erretaula ilunegiak atera zitzaizkiola kritikatu zuen eta arrats hondarreko Baiona hori islatzea ez zela hautu ona iritzi zion.

Galeria aldatu

Bibliografia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. .
  2. .
  3. .
  4. .
  5. Vernet Philadelphia Museum of Arten.
  6. Biografia, Over-blog.com.
  7. Mousserole idatzi zuen; egun Mousserolles edo Mosoeleta izena daramana.
  8. Historic-marine-france.com.
  9. Euskaltzaindian sartze-mintzaldia: Baionan, Xarles Bidegain, Euskera 2010, 55, 3. 1.099-1.100.or.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu