Clara Immerwahr (Polkendor, Prusiako Erresuma, 1870ko ekainaren 21aBerlin-Dahlem, Alemaniar Inperioa, 1915eko maiatzaren 2a) kimikari alemaniarra. Alemanian kimikako doktoregoa eskuratu zuen lehendabiziko emakumea izan zen. Emakumeen eskubideen aktibista eta bakezalea izatea aitortzen zaio. 1901etik 1915 arte, Fritz Haber kimikariarekin ezkonduta egon zen.

Clara Immerwahr

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakClara Helene Immerwahr
JaiotzaWojczyce (en) Itzuli1870eko ekainaren 21a
Herrialdea Prusiako Erresuma
BizilekuaBerlin
HeriotzaDahlem (en) Itzuli1915eko maiatzaren 2a (44 urte)
Hobiratze lekuaFriedhof am Hörnli (en) Itzuli
Heriotza moduasuizidioa: bala zauria
Familia
AitaPhilipp Immerwahr
AmaAnna Immerwahr
Ezkontidea(k)Fritz Haber  (1901 -  1915)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaWrocławeko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoctor rerum naturalium (en) Itzuli
Tesi zuzendariaRichard Abegg
Hizkuntzakalemana
Irakaslea(k)Richard Abegg
Jarduerak
Jarduerakkimikaria, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta bakearen aldeko aktibista
Lantokia(k)Wrocław
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaLuteranismoa
judaismoa

Find a Grave: 73599028 Edit the value on Wikidata

Kezka agertu zuen masen suntsipenerako armen garapenarekin eta zientzialarien erantzukizun sozial eta moralarekin.

Biografia aldatu

Familia aldatu

Clara Immerwahr 1870eko ekainaren 21ean jaio zen Polkendorff-en (Breslau, gaur egungo Polonia). Bertan, hiru anai-arreba zeharragoekin (Elli, Rose eta Paul) hazi zen, giro osasuntsuan. Bere familia sofistikatua eta liberala zen, haien judutasuna adierazteko arazorik ez zuena.

Bere aitak, Philipp Immerwahr, kimika ikasi eta fabrika bat eraiki zuen arren, fabrika honek porrot egitean Polkendorff-era itzuli behar izan zuen. Baina porrotak eragindako itzulera horrek onurak besterik ez zizkion ekarri: nekazaritzarako zituen trebetasunak eta ahalmen sortzaileak bat egin zutenean, aberastea lortu baitzuen. Bere lehengusinarekin, Anne, ezkondu zen.

Gaztaroa aldatu

Clarak etxean hartu zituen haur-hezkuntzako klaseak bere bi ahizpekin batera, eta 1877ko kurtsoa hastean, neskentzako ikastetxe batera joan ziren lehen hezkuntzako ikasketak egitera, udan etenik egin gabe klase pribatuak jasotzen jarraitzen zuelarik. Clarak buruargitasun eta jakituriarako irrika handia zituen, eta bereziki natur zientzietan zegoen interesatua.

Gainera, emakumeek etorkizuneko munduan izango zuten lanbideari buruzko kezka ere adierazi zuen. Garai hartan, bere ahizpek dagoeneko ikasketak utzi zituzten, helburu bakarra ezkontzea zutelarik. Bestalde, bere anaiak filosofiako ikasketak burutu zituen Berlineko unibertsitate batean, eta anaia eredutzat hartuta, Clarak ikasketa zientifikoak egiteko erabakia hartu zuen.

1890ean bere ama hil zen minbiziak jota. Orduan, familiako baserria Elli eta bere senarraren (Siegfried) esku geratu zenez, Clara eta bere aita Breslau-ra joan behar izan ziren. Hiri honetan, Clarak Fritz Haber (1868-1934) ezagutu zuen dantza klase batean, eta maitemindu egin zen. Hala ere, ezkontza proposamenari uko egin zion, ekonomikoki independentea izan nahi zuen eta[1].

Ikasketak aldatu

Irakasle baten mintegian hasi zen ikasten, non bertako zuzendariak (Miss Knittel) berehala igarri zuen Clararen gaitasuna, eta Conversations on Chemistry liburua aurkeztu zion (Jane Marcet-ek idatzia). Clararen grinak liluratua, bere aitak ikasketekin lagundu zion, eta aurrerago, ikerketak ere finantzatu zizkion.

Ikasketak amaitu ondoren, klase partikularrak eman bitartean unibertsitatera sartzeko atariko proba egiteko baimena lortzeko ahaleginetan ibili zen. 1895-1896 artean, emakume irakasleek Breslau Unibertsitateko konferentzietara joateko aukera izan zuten azkenean, entzule gisa. Hala, 1898an Clara Immerwahr Alemaniako Verbandsexamen azterketa gogorra (doktorego aurreko azterketa kalifikatzailea, kimikari profesionalen maila gorakada bultzatzeko diseinatua) gainditu zuen lehen emakumea izan zen.

1900eko abenduaren 12an kimika fisikoaren doktoretza lanean magna cum laude-rekin saritu zuten, bere mintzaldia metalen disolbagarritasunari buruzko ikerketa izanik, Richard Abegg irakaslearen zuzendaritzapean egina eta bere aitari eskainia. Era berean, Alemaniako unibertsitate batean kimikako doktoretza jaso zuen lehen emakumea bilakatu zen. Une horretan, ondorengo adierazpena zinpetu zuen, lekuko egunkari batean agertu zena: "ez dut inoiz nire printzipioen aurka dagoen ezer idatzi edo esango; egiaren atzetik ibiltzearren eta zientziaren duintasunari bide egiteko, merezi duen nagusitasunera iritsi arte".

Abegg irakaslearen laborategiko laguntzaile gisa lanean aritu ondoren (emakume batek izan zezakeen mailarik altueneko postua), Clara Immerwahr laburki aritu zen ikertzaile lanetan Clausthal-en, eta klaseak eman zizkien "Physics and Chemistry in the Househols"-en hainbat emakumeen erakundeei. Behin baina gehiagotan doktoretza-tesien ahozko aurkezpenetara gonbidatua izan zen, baina pixkanaka bere burua arrotz gisa sentitzen hasi zen gizonek menperatutako giro horretan.

Ezkontza eta lana aldatu

1901eko apirilean Fritz Haberrekin egin zuen topo berriro. Haber azken urteetan errespetua lortzen joan zen, elektrokimikan eta termodinamikan egindako ikerketen ondorioz. Bereziki aipatzekoa izan zen amoniakoaren sintesi industrialaren asmatzailea izana (katalizaitzaileen bitartez), beste hainbat substantzien sintesirako funtsezko aitzindaria (bizitzarako substantzia euskarriak nahiz suntsitzaileak; ongarrietan, meatzaritzan zein gerran erabili ziren substantziak, besteak beste). 1898an Karlsruheko (Alemania) Unibertsitate Teknologikoko irakasle izendatu zuten.

Azkenean, bikotea 1901eko abuztuan ezkondu zen Karlsruhen bertan. Hasieran, Clarak senarduna izatea bere karrerarekin batu ahal izango zuela uste arren, emazte izateak zekarren beharrarekin topo egin zuen berehala: bere senarraren handinahiak bisita eta afari ugari ekarri zituen haien etxera. Clararentzat ezezaguna zen egoera honi haurdunaldi korapilatsu bat gehitu zitzaion, 1902ko ekainean jaiotako Hermann seme gaixotua ekarri ziona. Hala eta guztiz ere, Clarak nolabait bere senarraren ikerketetan eta gasen erreakzioen termodinamikari buruzko testuliburuan laguntzeko bidea aurkitu zuen. Testuliburu hori 1905ean argitaratu zen, baina bere lan guztiaren emaitza bakarra esker oneko hitz gutxi batzuk izan ziren, liburuaren hasieran senarrak dedikaturikoak[2]. Clara Immerwahr-ek emakumeei hitzaldiak ematen jarraitu zuen, baina gero eta suminduago sentitzen zen, ez baitzuen ulertzen zergatik jotzen zuten denek ziurtzat hitzaldi horiek bere senarrak idatziak zirela.

Fritz Haberren karrera, aldiz, loratu besterik ez zen egin. 1911n berriki sortutako Kaiser Wilhelm kimika fisiko eta elektrokimikako institutuko zuzendari izendatu zuten Berlinen. Zuzendaritzan zela, Prusiako Zientzia Akademia entzutetsuko kide ere egin zuten.

Gerra garaia aldatu

Garai hartan antisemitismoa nagusitzen zen arren, adimen handiko judutarrak oraindik ere profesional gisa hazten jarraitzeko aukera izan zuten (nahiz eta beren kide eta herritarrek guztiz alemaniarrak ez kontsideratu). Lehen Mundu Gerraren leherketa aukera paregabea izan zen Haberrentzat, bere abertzaletasuna frogatzeko.

Hala, bere ahalegin guztiak pozoiak eta beste gas arriskutsu batzuk garatzen erabili zituen. Segituan egotzi zioten betebehar bat: gerrarako armen garapena eta amoniakoaren sintesiaren ardura. 1915ean ideia sinple bezain zital bat bururatu zitzaion: kloro gas toxikoa askatu, etsaiarenganaino iritsi eta hauek hilko zituena, inongo bonbardaketarik gabe.

Erabat ikaratua, Clara Immerwahr ideia honen aurka azaldu zen publikoki, "zientziaren idealen perbertsio" hau ankerkeriaren ikur gisa gaitzetsi zuen, "zientzia hondatzen baitzuen; honek ezagutza berriak eskaini beharko lizkiokeelako gizarteari, ez hondamena". Bere senarrak gerra armatuarekiko zuen erabateko arduraldi honek azken haustura ekarri zuen: behin baino gehiagotan gerrarako gasekin lana egiteari uzteko erregutu zion arren, senarraren erantzun bakarra Clara publikoki salatzea izan zen, aberriaren kontra azaldu izana esanez.

Nolanahi ere, haien matrimonioa ataka larri batean sartu zen. Haber ez zen ia etxean egoten, eta ageriko mespretxua adierazten zuen Clararen lan zientifikoekiko. Bidaia ugari egin zituen bere lagunekin, eta beste emakume batzuekin maite-kontuetan ere hasi zen. Clarak bere lagun Abegg irakasleari zuzendutako gutun batean senarra bere galbide bihurtu zela adierazi zion[1].

Heriotza aldatu

Lehen gas bidezko erasoa 1915eko apirilaren 22an izan zen, Ypres (Belgika) mendebaldean. Egun hartan egon ziren 7 mila zaurituetatik, 5 mila baino gehiago hil ziren. Beste hainbat erasok gutxienez 100 mila hildako utzi zituzten (bando batekoak zein bestekoak). Haber mailaz igo zuten, kapitain izendatuz. Dahlem-era (Berlin) itzuli eta maiatzaren 2an festa bat antolatu zuten bere omenez. Baina berehala itzuli behar izan zuen lanera, beste betebehar bat egokitu baitzioten: ekialdera joatea, gas bidezko eraso bat ikuskatzeko. Bikoteak liskarra izan zuen orduan.

Maiatzaren 2ko goizeko lehen orduetan, Clara Immerwahr-ek senarraren pistola hartu eta bere buruaz beste egin zuen[2]. Bere semea, Hermann, izan zen tiroaren hotsa entzun zuen bakarra, eta bere ama aurkitu zuen lehena. Egun hartan bertan, Friz Haber-ek ekialdera bidaiatu zuen, semea egoera zail horretan bakarrik utzita (1945ean, Hermannek ere bere buruaz beste egin zuen). Maiatzaren 8an, Clara hil eta sei egun beranduago, Grunewald Zeitung egunkariak Zerbitzu Sekretuko Haber doktorearen emaztearen suizidioa argitaratu zuen, "zoritxarreko emakumeak burututako ekintzaren arrazoiak ezezagunak" zirela esanez. Handik aurrera, Haber-ek ez zuen inoiz hitz egin bere emaztearen heriotzagatik antolatutako ekitaldiei buruz.

Amoniakoaren sintesiaren lanagatik, 1918an Nobel Saria eman zioten Haberri, baina hilabete gutxi batzuk geroago, gerrako kriminal bat izatea leporatzen hasi ziren. 1933an, Naziak nagusitu zirenean, zituen langile judu guztiak kaleratzeko agindua jaso zuen. Hau egin beharrean ordea, nahiago izan zuen bere postuari uko egin, eta erbestera joan behar izan zuen: Ingalaterran lortu zuen babesa, Cambridge Unibertsitatean. Baina ez zen eroso sentitzen hango lan giroarekin, eta Italiara bidaiatu zuen. Bidean zegoela, 1934ko urtarrilean bihotzeko batez hil zen Basilean (Suitza). 1968an, Haberren jaiotzaren ehungarren urteurrena zela eta, Karlsruheko Unibertsitateak bere oroitzapenean antolatutako zeremonia bertako ikasle batzuek eten zuten, ospatzen ari zirena hiltzaile baten urteurrena zela salatuz, "Haber=Gas bidezko gerraren aita" zioen kartel batekin.

Heriotza ondorengo ospea aldatu

Bestalde, Clara Immerwahr-en ondarea interesa pizten hasi zen hiritar alemaniarren artean. Historialari eta aktibistak ohiz kanpoko emakume horri buruz ikertzen hasi ziren, bere buruaz beste egin zuena, zientziaren izena lohitu izanaren protesta moduan. Hainbat artikulu eskaini zizkioten, baita bere bizitzan egindako esfortzu guztiak azaltzen dituen biografia bat ere, Gerit von Leitner-ek idatzia. 1991n, IPPNWk (International Physicians for the Prevention of Nuclear War) bere sari entzutetsuena eman zuen: Clara Immerwahr saria.

Handik aurrera, artikulu eta dokumentak asko eskaini zitzaikion. 2014an bere bizitzari buruzko pelikula bat ere egin zuten, Alemanian.

  1. a b 1941-, Leitner, Gerit von,. (1993). Der Fall Clara Immerwahr : Leben für eine humane Wissenschaft. Beck ISBN 3406371140. PMC 29737517..
  2. a b (Ingelesez) Friedrich, Bretislav; Hoffmann, Dieter. (2016-03). «Clara Haber, nee Immerwahr (1870-1915): Life, Work and Legacy» Zeitschrift für anorganische und allgemeine Chemie 642 (6): 437–448.  doi:10.1002/zaac.201600035. ISSN 0044-2313. PMID 27099403. PMC PMC4825402. (Noiz kontsultatua: 2018-05-08).