Claire Karabatsos

surflari frantziarra

Claire Karabatsos (Baiona 1978ko otsailaren 5a) gehienbat longboard[1] taula motan aritzen den emakumezko surflari profesional lapurtarra da.

Claire Karabatsos
Datu pertsonalak
JaiotzaClaire Karabatsos
1978ko otsailaren 5a (46 urte)
Baiona Euskal Herria
BizilekuaBiarritz
Altuera178 cm
Pisua64 kg
Ibilbidea
Profesional urteak2000
SponsorrakPatagonia, WaterGirl
Lorpen garrantzitsuenak2003-2008ko Europako longboard txapeldun profesionala

Espezialitate honetan Europako onena da; shortboarden[2] ere aritzen da.

Biografia aldatu

Surf munduan 11 urterekin hasi zen. Sei urtez segidan (2003-2008 artean) Europako emakumezko longboard txapelduna izan da.

Kirol jardunez gain, itsasoa eta ekologia uztartzen diren ekimenetan esku hartu du: Surfrider Foundationen alde,[3] hitzaldiak...[4]

Egun bizilekua Biarritzen[5] du.

Palmaresa aldatu

Tituluak aldatu

  • 2003-2008: Europako longboard txapelduna 6 aldiz. 2003an antolatu zen estrainekoz txapelketa hori, beraz zenbait urtez txapeldun bakarra izan da.

2004[6] eta 2006koak Estitxu Estremo lagun irundarrarekin lehia estuan irabazitakoak izan ziren.

Garaipenak aldatu

Ohorezko postuak aldatu

  • 2007: 2.a Kana Miss Cup (WLTn 3 izar).
  • 2006: Roxy World Championship (WLC), munduko txapelketan 3.a.
  • 2004: 2.a Kana Miss Cup (Europako ASPn izar 1).

Erreferentziak aldatu

  1. "Ohol luzea" bere luzeragatik.
  2. "Ohol laburra".
  3. Egoitza Biarritzen duen Surfrider Foundation Europeko lehendakariordea da.
  4. Donostiako akuarioan hizlari.
  5. Jaiolekuagatik batzuetan "baionar" agertzen da hedabideetan eta beste batzuetan "angeluar": ikus adibidez surfersvillage.com.en hau[Betiko hautsitako esteka].
  6. 2004ko emaitza.
  7. World Longboarding Tour
  8. Association of Surfing Professionals

Kanpo estekak aldatu