Claire Danes

estatubatuar aktorea

Claire Catherine Danes (Manhattan, New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1979ko apirilaren 12a - ) estatubatuar aktore bat da. Hiru aldiz irabazi du Primetime Emmy Sariak, lau Golden Globe sari eta bi Screen Actors Guild sari. 2012an Time aldizkariak munduko ehun pertsona influenteen artean sailkatu zuen. 2015ean Hollywoodeko famaren pasealekuan izar bat jarri zioten.

Claire Danes

(2015)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakClaire Catherine Danes
JaiotzaManhattan1979ko apirilaren 12a (44 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Ezkontidea(k)Hugh Dancy  (2009ko iraila -
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaProfessional Performing Arts School (en) Itzuli
HB Studio (en) Itzuli
Grace Hopper College (en) Itzuli
New York City Lab School for Collaborative Studies (en) Itzuli
Lycée Français de Los Angeles (en) Itzuli 1997)
Lee Strasberg Antzerki- eta Film-Eskola
Yale Unibertsitatea
(1998 - 2000)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea, antzerki aktorea, telebista-aktorea eta aktorea
Jasotako sariak

clairedanes.org
IMDB: nm0000132 Allocine: 12444 Rottentomatoes: celebrity/claire_danes Allmovie: p195650 TCM: 43822 Metacritic: person/claire-danes TV.com: people/claire-danes IBDB: 463988
Facebook: ClaireDanes Instagram: clairedanes Musicbrainz: 60e70f30-588d-41c4-a481-3e66d15a4376 Discogs: 5103203 Allmusic: mn0002167906 Edit the value on Wikidata

Ibilbide profesionala aldatu

Danes famatu egin zen 1994an My So-Called Life nerabe draman[1]. Paper horren ondorioz Golden Globe saria eman zioten serie dramatiko bateko aktore onenari. Urte berean film batean agertu zen lehen aldiz, Little Women. Laster hasi zen ibilbide oparo batekin: Home for the Holidays (1995), Romeo + Juliet (1996), The Rainmaker (1997), Les Misérables (1998), Brokedown Palace (1999), Mononoke Himeren ingelesezko ahotsa (1997), The Hours (2002), Terminator 3: Rise of the Machines (2003), Shopgirl (2005), Stardust (2007), eta A Kid Like Jake (2018) filmekin.

1998 eta 2000 urteen artean Yale Unibertsitatean ikasi zuen, baina utzi zuen aktore lanetara itzultzeko. Off-Broadwayko The Vagina Monologues antzezlanean parte hartu zuen 2000. urtean eta Eliza Doolittlen papera izan zuen Broadwayko Pygmalion antzezlanean. Temple Grandin gorpuzteagatik izen bereko telebistarako filmean lortu zuen bigarren Golden Globea eta lehenengo Emmya. 2011tik 2020ra artean Homeland telesailean Carrie Mathisonen papera izan zuen[2][3].

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Bellafante, Ginia. (2007-10-28). «A Teenager in Love (So-Called) (Published 2007)» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
  2. (Ingelesez) «Claire Danes» Television Academy (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
  3. «Claire Danes» www.goldenglobes.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).

Kanpo estekak aldatu