Cisco Systems, Inc. (NASDAQCSCO, 2008 urtean 66.000 langile eta 39 mila miloi US$ baino gehiago irabazi duen nazioarteko korporazio bat da. sare eta komunikazio teknologia eta zerbitzuak saltzen ditu horretarako 5 marka komertzial hauek erabiliz: Cisco, Linksys, WebEx, IronPort, eta Scientific Atlanta.

Cisco Systems
Datuak
Izen ofiziala
Cisco Systems, Inc.
Izen laburraCisco
Motanegozioa, enpresa eta kapital irekiko enpresa
Jarduera sektoreatelecommunications (en) Itzuli
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Jarduera
KidetzaAlliance for Open Media, Linux Fundazioa, World Wide Web Consortium, Wi-Fi Alliance, CVE Numbering Authority (en) Itzuli, ANGA (en) Itzuli, Wireless Power Consortium eta The Software Alliance, Inc.|BSA | The Software Alliance, Inc. (en) Itzuli
Honen parteNasdaq 100 Index, Dow Jones Industrial Average, S&P 500 eta Dow Jones Global Titans 50 (en) Itzuli
Eskumendekoak
Enplegatuak66.639
Ekoizpena
Agintea
Zuzendari exekutiboaChuck Robbins (en) Itzuli eta John Morgridge (en) Itzuli
ZuzendariaJohn Chambers (en) Itzuli
Zuzendaritza-taldea
Egoitza nagusi
Legezko formaakzio konpainia
Zeren jabe
OpenDNS (en) Itzuli, Linksys (en) Itzuli, InfoGear (en) Itzuli eta Navini Networks (en) Itzuli
Ekonomia
Aktiboak104.900.000.000 $ (2015)
Kapital berekia41.202.000.000 $ (2021eko uztailaren 31)
Diru-sarrerak51.557.000.000 $ (2022)
Irabazi garbia11.812.000.000 $ (2022)
Ustiapen-mozkina13.969.000.000 $ (2022)
Burtsa-kapitalizazioa234.790.000.000 $ (2022ko otsailaren 1a)
Balore-burtsaNASDAQ eta Hong Kongeko burtsa
Historia
Sorrera1984
Sortzailea
SorlekuaSan Frantzisko
Ordezkatzen duSourcefire (en) Itzuli
AurrekoakRiverhead Networks (en) Itzuli eta Hammerhead Networks (en) Itzuli
webgune ofiziala
Facebook: cisco Twitter: Cisco Instagram: cisco LinkedIn: cisco Youtube: UCEWiIE6Htd8mvlOR6YQez1g Edit the value on Wikidata

Historia aldatu

 
San Jose hiriko Cisco Systems Campus-eko eraikinetako baten irudia

Cisco systems enpresa Leonard Bosack eta Sandra Lerner emazteek sortu zuten. Honen aurretik Stanford Unibertsitatetan konputazio arloan lan egin zuten. Enpresaren izena "San Francisco" izenetik dator: lan egiten zuten bulegoko leihoetako batetik ikusi zuten zuhaitz batek hormirudi batean zegoen "San Francisco" izena bi zatitan bereizten zuela, "San Fran cisco" osatuz, eta hortik hartu zuten. Azken urteetan hizki larririk gabeko "cisco systems" izena erabiltzea hobetsi dute. Enpresak San Frantziskon hasi zuen bere zabalkundea, baina gaur egun konpainiaren bulego nagusiak San Jose-n (Kalifornia, AEB) kokaturik ditu, eta Europarako bulego nagusiak Amsterdam-en (Herbehereak) daude.

Bosackek aurretik unibertsitate bereko beste langile batek, William Yeagerek alegia, garatutako protokolo-anitzeko bideratzaileen softwarea moldatu eta hobetu zuen.

Cisco ez zen izan lehen sare bideratzaile (router) komertziala sortu zuena (EEB), baina bai hauek saltzen lehenengo arrakasta lortu zuena.

Gaur egun sareko soluzio eta Interneterako interkonexio gailu gehien saltzen dituen konpainia da, nahiz eta Juniper Networks enpresa merkatu horren zati bat kentzen saiatzen ari den. Azken enpresa honek sare bizkarrezur (backbone) gailuak saltzen ditu batez ere.

Produktuak eta zerbitzuak aldatu

 
CRS-1 Router.
  • Sare interkonexio produktuak: router (bideratzaileak), switch (konmutadorek) eta hub-ak (kontzentratzaileak),
  • Segurtasun gailuak: firewall (suebaki) eta VPN (sare pribatu birtual) gailuak
  • IP telefono produktuak: IP-telefonoak eta callManager IP telefono deien banagunea
  • Sare kudeaketa softwarea: CiscoWorks
  • Sare biltegiratze produktuak

Hezkuntza aldatu

Cisco systems Ciscopress izeneko argitaratze teknologiko atal bat du, eta haren bidez sare diseinu, kudeaketa zein mantentze lanetan diharduten teknikarien hezkuntza eta hobekuntzarako ziurtagiri programa zabal bat du. Hauetako ziurtagiri batzuk:

  • CCDA (Cisco Certified Design Associate)
  • CCDP (Cisco Certified Design Professional)
  • CCIE (Cisco Certified Internetwork Expert)
  • CCIP (Cisco Certified Internetwork Professional)
  • CCNA (Cisco Certified Network Associate)
  • CCNP (Cisco Certified Network Professional)
  • CCSP (Cisco Certified Security Professional)

Kanpo estekak aldatu