Cintruénigoko geltokia

Nafarroa Garaiko tren eta autobus geltokia

Cintruénigo Euskal Herriko Nafarroa Garaiko tren eta autobus geltoki bat da, Cintruénigo udalerrian kokatuta dagoena.

Cintruénigo
Tren geltokiko eraikinaren ikuspegia gauan
Map
Kokapena
UdalerriaCintruénigo,  Nafarroa Garaia
Geltokiaren datuak
Irekiera1941
IrisgarriaGeltoki irisgarria 
AldageltokiaAutobusa 
JabeaTrenbide Azpiegituren Administratzailea
Garraio zerbitzuak
NBus300  Iruñea Soria (errepidetik)
301  Iruñea Soria (autobidetik)

Geltokia 1941. urtean ireki zen.

Historia aldatu

Soria-Castejón burdinbidearen eraikitzea Primo de Riveraren diktaduran onartu zen, Guadalhorce egitasmoan. Eraikitze prozesuari 1927an eman ziztzaion hasiera baina arazo ugariren ondorioz, eraikuntza atzeratu zen. Azkenean, 1941ko irailan inauguratu zen.[1] Azpiegiturak urte berean sortutako RENFEren ardurapean gelditu ziren. Multzoak bere garrantzia izan zuen zeren eta, geltokitik aparte, merkantziak gordetzeko biltegia, ur-depositoa eta zerbitzurako trenbide zein kai batzuk baitzituen.

1996an, trafiko eskasa zuela eta, Soria-Castejon ibilbidea itxi egin zen.[2]

Egungo egoera aldatu

Behin burdinbidea itxita, trenbideak altxatu ziren eta eraikinak beste erabileretarako moldatu ziren. Garai bateko geltokian egun taberna bat dago. Trenbideen aldean aparkaleku bat egin da.

Zerbitzuak aldatu

Hiriarteko garraioa aldatu

Nafarroako Hiriarteko Garraioa sareko 300 eta 301 lineek zerbitzua ematen diote geltoki honi:

  Nafarroako Hiriarteko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
300 Iruñea TafallaAlfaroCorellaCintruenigoFiteroValverdeAgredaMatalebreras Soria
301 Iruñea TafallaTuteraCintruénigo Soria

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Corella Cintruénigo Fitero
Castejon                                   Soria

[[Kategoria:]]