Cimarron ibaia (ingelesez: Cimarron River, ˈsɪmərɒn,_-roʊn ahoskatua; chiwereraz: Ñíxgu; Ñíhgu, euskaraz: «ibai gazia»[1]) Arkansas ibaiaren ibaiadar nagusietakoa da. Guztira, 1.123 km-luzera 46.565 km²-ko arroa ditu. Mexiko Berria, Oklahoma, Colorado eta Kansas estatuak zeharkatzen ditu.

Cimarron (ibaia)
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera1.123 km
Geografia
Map
Koordenatuak36°54′24″N 102°59′12″W / 36.906686°N 102.986597°W / 36.906686; -102.986597
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Oklahoma
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera18.950 mi²
Arro hidrografikoaArkansas River basin (en) Itzuli
Ur-emaria1.147 m³/s
LakuakKeystone Lake (en) Itzuli
Bokalea
()
Arkansas ibaia

Geografia aldatu

Cimarrón ibaiak Johnson Mesan (2624 m) du iturria, Folsomdik mendebaldera. Ibaia ekialderantz doa nagusiki, eta Kenton parean Oklahoman sartzen da kirtenetik edo irtengunetik (Oklahoma Panhandle). Gero ipar-ekialderantz jotzen du, Colorado estatuko hego-ekialdeko izkina zeharkatuz, Kansasen jarraitzeko. Bihurgune zabal bat egiten du eta hego-ekialderantz abiatzen da, berriro Oklahoma Panhandle-ra sartu eta tarte labur batean Kansasera itzultzeko.[2] Ekialderantz jarraitzen du, eta, azkenik, Oklahoman itzultzen da; han, hego-ekialderantz egiten du, eta, tarte luze baten ondoren, bihurgune handi bat deskribatzen du, apur bat ipar-ekialderantz, Tulsatik gertu dagoen Keystone urtegian Arkansas ibaiarekin bat egiteko.

Erreferentziak aldatu

  1. (2008) Kansas Historical Society, Ioway-Otoe-Missouria Language Project, English to Ioway-Otoe-Missouria Dictionary, "Dictionary X (English to Baxoje)", "Cimarron River". online
  2. (Ingelesez) USGS. Carrizozo Creek near Kenton, OK. .

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.