Christopher Wylie

ikertzailea

Christopher Wylie (Victoria, Columbia Britainiarra, 1989ko ekainaren 19a) kanadar barneko salatzailea da, berak salatu zuen-eta Facebook eta Cambridge Analytica enpresen arteko eskandalua. Ordura arte bera zen ikerketa zuzendaria Cambridge Analytican. [1]

Christopher Wylie

Bizitza
JaiotzaVictoria1989ko ekainaren 19a (34 urte)
Herrialdea Kanada
Hezkuntza
HeziketaLondon School of Economics
George Washington University (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakikertzailea eta aholkularia
Enplegatzailea(k)Cambridge Analytica (en) Itzuli
Jasotako sariak

Twitter: chrisinsilico Edit the value on Wikidata

2018an Wylie barneko salatzaile bihurtu zen, eman zizkionean The Guardian egunkariari hainbat dokumentu, non deskribatzen ziren Cambridge Analyticaren jarduera sekretuak.[2] Dokumentuek azaltzen dute Cambridge Analyticak zelan erabiltzen zituen baimen barik Facebook sarearen 87 milioi erabiltzaileren datu pribatuak, [3] erabiltzeko 2016ko AEBetako hauteskunde presidentzialetan, boto-emale jakin batzuen artean eraginez. Kanpainak oinarritzen ziren profil psikologiko eta pertsonaletan, Facebook-en datuetatik jasotakotakoak.

2018ko martxoaren 27an Wyliek deklaratu zuen Britainia Handiko Digitalizazio, Kultura, Hedabide eta Kirol Batzordean, eta bertan informazio gehiago eman zuen Cambridge Analytica enpresaren eta beraren aliatuen praktiken gainean. [4]

Wylie errebelazioek gobernuen ikerketak eragin zituzten Atlantikoaren alde bietan, eta indartu pribatunaren inguruko kezkak.[5][6]

Bizitza aldatu

Wylie-ren gurasoak, Kevin Wylie eta Joan Carruthers, sendagileak dira. Victoria hirian hazi zen, Columbiako Britainian. Haurra zela, dislexia eta hiperaktibitatea diagnostikatu zioten.

Hamasei urterekin utzi egin zuen eskola. Hamazazpirekin, ostera, Michael Ignatieff Kanadako oposizioko liderrarentzat ari zen lanean. Hemeretzi urte zituela, programatzen ikasi zuen bere kasa. Hogei urterekin Zuzenbidea ikasten hasi zen Londresko Ekonomia Eskolan.

2013an SCL Taldean sartu zen, geroago Cambridge Analytica bihurtuko zena.

Bizitza pertsonala aldatu

Wyliek definitu du bere burua gay [7] eta beganoo moduan. [8]

The Guardian egunkariari emandako elkarrizketa batean, Wyliek esan zuen Rebekah Mercer-ek “maite zituela gay-ak, eta baita Steve Bannon-ek ere. Hark uste zuen gay-ak irabaziz gero, gainerako guztiak atzetik etorriko zirela… Milo Yiannopoulos-en kontuan bezala”.[9]

Erreferentziak aldatu

  1. .
  2. .
  3. .
  4. .
  5. washingtonpost.com March 21 2018: How Cambridge Analytica’s whistleblower became Facebook’s unlikely foe
  6. see also politico.com 20 March 2018: Congress to Facebook: Send us Zuckerberg
  7. .
  8. .
  9. .