Christian Sarramagna (Baiona, Lapurdi, 1951ko abenduaren 29a - ) euskal herritar futbol jokalari ohi eta entrenatzailea da. Baionako Aviron futbol taldean jokatu zuen 1964 eta 1968 urte artean.

Christian Sarramagna

Bizitza
JaiotzaBaiona1951ko abenduaren 29a (72 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
FC Mulhouse /
AS Saint-Étienne1970 / 19791332
France B national football team1972 / 1972
Frantziako futbol selekzio nazionala1973 / 197640
Montpellier HSC1979 / 19828314
Indépendante Pont-Saint-Esprit1985 / 1987
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria

Honen ostean, Frantziako ligako maila gorenean ibili zen. Lehenik AS Saint-Etienne taldean jokatu zuen 1968 eta 1979 urte artean eta bere jokalari ibilbidea Montpellier La Paillade SC taldean amaitu zuen, 1979tik 1982ra. Urte guzti hauetan zehar, Frantziako selekzioarekin 4 partida jokatu zituen.

Jokalari izan zen urte guztietan, Frantziako hiru liga (1974, 1975 eta 1976) eta hiru Kopa (1974, 1975 eta 1977) irabazi zituen. Honez gain, Txapeldunen ligako final bat ere jokatu zuen 1976an. Hau guztia, AS Saint-Étienne taldearekin lortu zuen.

1982an, entrenatzaile moduan hasi zen, Le Grau du Roi taldean eta 20 urtetan zehar AS Saint-Étienne, FC Martigues edota CS Sedan-Ardennes bezalako futbol taldeetako entrenatzaile nagusia izan da. 2000 eta 2006 urte artean, Baionako Aviron futbol taldeko entrenatzailea izan zen. Maliko hautatzaile nazionala ere izan zen, bi garai ezberdinetan.

Kirol Ibilbidea aldatu

Jokalari aldatu

Entrenatzaile aldatu

Klubak aldatu

Selekzioak aldatu

Palmaresa aldatu