Christian Olde Wolbers

Christian Olde Wolbers (Anberes (Belgika), 1972ko abuztuaren 5a - ) Fear Factory bandan jo zuen baxuetako bat izan zen, 1993ko abendutik 2002ra arte, taldea zatitu zen arte, alegia. 2003an banda berritu zenean, Christian gitarra jotzera aldatu zen, baina tresna ugari jotzeko gai da: teklatua, kontrabaxua eta abar.

Christian Olde Wolbers

Bizitza
JaiotzaAnberes1972ko abuztuaren 5a (51 urte) (50 urte)
Herrialdea Belgika
Jarduerak
Jarduerakgitarra-jotzailea, musikaria, disko-ekoizlea, kanta-idazlea eta futbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Hollywood United F.C. /
 
Posizio edo espezialitateafutbol atezaina
KidetzaFear Factory (en) Itzuli
Genero artistikoaindustrial metal (en) Itzuli
Musika instrumentuabaxua
gitarra

IMDB: nm1625871 Facebook: 281907298680 Twitter: coldewolbers Instagram: christian_oldewolbers MySpace: christianoldewolbers Spotify: 0cfonZrCgbOrweKoF9VNXh Musicbrainz: f2d39886-29ba-4254-bc70-d9a6f8cba26e Discogs: 252675 Allmusic: mn0000123546 Edit the value on Wikidata

Biografia eta lana aldatu

 
Fear Factory Txilen 2006an

Christian Olde Wolbers Anberesen jaio zen, Belgikan, 1972ko abuztuaren 5ean. Belgikan jaioa bada ere, Herbehereetako naziotasuna ere badu.

Nerabe zenean, atezain izan zen Germinal Ekeren futbol profesionaleko taldean. 17 urterekin, suspenditu egin zuten bere txima luzeak eta tatuaiak zirela-eta. Horrela murgildu zen musikan erabat.

Ez zen AEBetara joan 1993ra arte eta urte horretako abenduan batu zitzaion Fear Factory bandari, hauek Andrew Shives baxua taldetik bota eta gero. Los Angelesen ezagutu zuen Wolbersek banda hau, Kalifornian, Biohazardeko kide zen Bobby Hambelen bidez.

Bost izan ziren Christian Olde Wolbersek Fear Factoryrekin atera zituen diskak:

Bandako kideek haserre bukatu zuten bata bestearekin eta auzitegian amaitu zuten[1].

« ...Saiatzen aritu naiz, ea taldea berriro biltzea lortzen nuen...[2] »

2014aren hasieran, Christianek motor istripu larri bat izan zuen eta beso, hanka eta saihetsak hautsi zituen besteak beste. Errekuperatzea lortu zuen, hala ere[3].

AEBetan, futbolean jokatzen jarraitu zuen, Los Angeleseko Amateurrekin, Pro Hollywood United, edo Angel City FC taldearekin.

Beste lan batzuk aldatu

2006an, Mnemic bandaren ekoizpenean eta nahasketan lagundu zuen eta Bleed The Sky bandaren Murder the Dance albuma ere ekoiztu zuen berak.

Threat Signal bandaren debut-albuma ere ekoiztu zuen eta Kornen gitarra izan da 3 kontzertutan behintzat.

Teri Flynn abeslariaren This World EP-an ere gitarra jotzen du.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Christian Olde Wolbers