Christian Heinrich Friedrich Peters

Christian Heinrich Friedrich Peters (Koldenbüttel, Schleswig-Holstein, 1813ko irailaren 19a - Utica, AEB, 1890eko uztailaren 18), astronomo alemaniar bat izan zen. 1813ko irailak 19an jaio zen egungo Schleswig-Holstein estatuko Koldenbüttel herrian, Alemania iparraldean. Astronomia eta matematika ikasi zituen Berlingo unibertsitatean Johann Franz Encke astronomoarekin (bere izena daraman kometaren aurkitzailea), eta Carl Friedrich Gaussen laguntzailea izan zen Göttingenen.

Christian Heinrich Friedrich Peters

Bizitza
JaiotzaKoldenbüttel1813ko irailaren 19a
Herrialdea Danimarka
 Prusiako Erresuma
 Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaClinton (en) Itzuli1890eko uztailaren 18a (76 urte)
Hezkuntza
HeziketaBerlingo Humboldt Unibertsitatea
Hezkuntza-mailaDoktoretza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakastronomoa, unibertsitateko irakaslea eta fisikaria
Enplegatzailea(k)Litchfield Observatory (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala

Find a Grave: 20982130 Edit the value on Wikidata

1838an, Siziliara joan zen lan geodesikoetan aritzeko, eta herrialde hartako departamendu honetako zuzendari izendatua izan zen, baina, 1848an, erbesteratu egin zuten matxinatu siziliarren alde agertzeagatik, hauekin elkartuz eta, guduetan, maior mailarekin parte hartuz. Palermo hartua izan ondoren, Frantziara ihes egin zuen, ondoren, Konstantinoplara pasatzeko. 1854an, AEBetara joan zen. Harvard unibertsitateko behatokian eta New York estatuko hiriburu den Albanyko Dudley behatokian lan egin zuen, eta, 1858an, Clinton hiriko behatokiko zuzendari izendatua izan zen.

Peters, astronomo ospetsu bat izan zen, 1861etik 1889 arte, 48 asteroide aurkitu baitzituen (72 Feronia eta 145 Adeona kasu), baita izar karta bikainak egin zituelako ere. 1890eko uztailak 18an hil zen.

Aurkitu zituen asteroideak aldatu