Christian Dior (Granville, Frantzia, 1905eko urtarrilaren 21a - Montecatini-Terme, Italia, 1957ko urriaren 24a) mundu osoan eragin ikaragarria izan zuen moda disenatzailea izan zen eta bere izena -Dior- daraman moda enpresaren sortzailea, azken 70 urteetako luxuzko marka adierazgarrienetako bat.

Christian Dior

Bizitza
JaiotzaGranville1905eko urtarrilaren 21a
Herrialdea Frantzia
BizilekuaQ30259062 Itzuli
HeriotzaMontecatini-Terme1957ko urriaren 24a (52 urte)
Hobiratze lekuaQ110358121 Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
AitaMaurice Dior
AmaMadeleine Dior
Ezkontidea(k)ezkongabea
Anai-arrebak
LeinuaQ17354524 Itzuli
Hezkuntza
HeziketaCollège Stanislas de Paris (en) Itzuli
École Libre des Sciences Politiques (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakgoi joskintza diseinatzailea eta enpresaburua
Lateralitateaeskuina
Jasotako sariak

dior.com
IMDB: nm0228039 Allocine: 36186 Allmovie: p87853 IBDB: 24809
Discogs: 5491333 Find a Grave: 6749 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Christian Dior Granvillen jaio zen, Frantzian, 1905eko urtarrilaren 21ean. Aita Maurice Dior enpresari aberatsa izan zen eta ama, berriz, Martin Madeleine. Bikotea bereizi egin zen baina Christianek bere 4 senideekin jolas egiteko aukera izan zuen: Raymond (Françoise Diorren aita), Jacqueline, Bernard eta Ginette (Catalina esaten zioten honi).

Familia kristauan hezia, diplomatikoa izango zela espero zuten haiek, baina Christiani artea eta moda gustatzen zitzaizkion. I. Mundu Gerraren ondoren, Parisera joan zen bizitzera eta hainbat artista ezagutu zuen han, Max Jacob edo Jean Cocteau poetak tarteko. Amak diplomazian aurreratzea nahi zuen eta Christian Dior Ecole des Sciences Politiques eskolan matrikulatu zen, baina 1926an utzi zuen hura, inongo titulaziorik lortu gabe. Diru premian, bere moda bozetoak saltzen joan zen eta, 1928an, eskola utzi eta aitaren dirua jaso zuenean, arte galeria txiki bat finantzatzeko aukera izan zuen.

Aitak Frères Dior enpresaren kontrola galdu zuenean, Christianek galeria itxi egin behar izan zuen eta 1930etik 1940era arte Robert Piguetekin batera egin zuen lan, soldadutzara joan beharrean izan zen arte. 1942an, armada utzi eta, Lucien Lelong etxerako hasi zen lanean, bera eta Pierre Balmain diseinatzaile nagusiak zirelarik.

II. Mundu Gerra garaian, nazien emazteak gustuko izan zuten eta lanean jarraitu ahal izan zuen. Bitartean, arreba gazteena, Catalina (1917-2008), frantses erresistentziako kide zen eta Gestapok harrapatu eta Ravensbrück kontzentrazio esparruan sartu zuten, 1945 arte bertan egon zelarik.

1946ko abenduaren 16an, Diorrek bere moda etxe propioa sortu zuen, Marcel Boussacen laguntzarekin. 20 urteren buruan, bere negozioa 15 herrialdetara zabaldu zuen eta 2.000 pertsona baino gehiago zituen lanean. Halaber, negozioa beste hainbat produktu berrietara ere zabaldu zuen, hala nola, perfumeak edota bitxiak, eta gai hauek erabateko arrakasta izan zuten salmentetan.

1947an aurkeztutako New Look tendentziak - izena kazetari estatubatuar batek eman zion- indar izugarria hartu zuen eta iraultza izan zen emakumeen jantzietan: sorbalda biribildua, bular sendoa, gerri estua, lurretik 40 cm-tara altxatzen den gona zabala eta airosoa... Betiko dotorezia, irudi femeninoa, luxua eta handikeria, II. Mundu Gerra ostean, Paris izango zen mundu osoko moda gune nagusia.

« Jantzi dituzun artean, zein erregina izan da janztea gehien estimatu duzuna? »

- galdetu zioten 1953an eginiko elkarrizketa batean.

« Jantzi dudan erregina bakarra Eva Perón izan da. »

- erantzun omen zuen Christian Diorrek. Badirudi, haren glamourrak txundituta utzi zuela eta bere tailerrean haren neurriak zituen manikia omen zuen.

Heriotza aldatu

1957ko urriaren 23an, Dior oporretan zegoen Montecatinin, Italian. Arrain arraspa bat eztarrian trabatu eta gero bihotzekoak jo ote zuen ere esaten da, baina bertsio ofizialak kartatan aritu eta gero emandako bihotzekoak hil zuela esan zuen. Zenbaitek heriotza aurre hartan izandako gona kontuak ere aipatu ditu eta beste kontu batzuk ere zabaldu dira... Dena dela, bihotzekoak eraman zuen diseinatzaile handia.

Ondorenean, Dior firma izen handiko beste diseinatzaile batzuen esku egon da: Yves Saint Laurent, Marc Bohan, Gianfranco Ferré edo John Galliano. Emakume ezagun asko dugu bere jarraitzaile: Diana Galeskoa, Carla Bruni edota Elena Espainiakoa, esaterako.

Kanpo estekak aldatu