Christchurch edo Ōtautahi (maorieraz "Tautahiren lekua") Zeelanda Berriko bigarren hiririk handiena da, Auckland ondoren.

Christchurch
Christchurch
Ōtautahi
Ōtautahi
hiria
Christchurch hiria Port Hills menditik ikusita. Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Zeelanda Berria
EskualdeaCanterbury eskualdea
Izen ofizialaChristchurch
Ōtautahi
Jatorrizko izenaChristchurch
Ōtautahi
Posta kodea8011, 8013, 8014, 8022, 8023, 8024, 8025, 8041, 8042, 8051, 8052, 8053, 8061, 8062, 8081, 8082 eta 8083
Geografia
Koordenatuak43°31′51″S 172°38′11″E / 43.53089°S 172.6365°E / -43.53089; 172.6365
Map
Azalera452 km²
Altuera0-920
Demografia
Biztanleria383.200 (2020ko ekainaren 30a)
25.138 (2018)
Dentsitatea854.2 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1848
Telefono aurrizkia03
Ordu eremuaUTC+12:00 eta UTC+13:00
Hiri senidetuakSeattle, Bahía Blanca, Wuhan, Adelaide, Christchurch (en) Itzuli, Kurashiki, Lanzhou eta Songpa District (en) Itzuli
http://www.ccc.govt.nz/ www.ccc.govt.nz

Hego Uhartearen ekialdeko kostaldean eta Canterbury eskualdean dago.

359.900 biztanle zituen 2005ean.

Klima aldatu

      Datu klimatikoak (Christchurch)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 22.5 22.2 20.4 17.8 14.6 11.7 11.3 12.4 14.9 17.4 19.2 21.2 17.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 12.2 12.1 10.6 7.7 4.5 2.1 1.9 2.9 5.1 7.2 8.8 10.6 7.1
Pilatutako prezipitazioa (mm) 42 39 54 54 58 66 79 69 45 53 44 49 648
Euri egunak (≥ 1.0mm) 6 6 6 7 7 9 9 8 7 7 7 7 85
Eguzki orduak 230 196 183 161 142 119 124 148 165 198 215 221 2100
Hezetasuna (%) 72.9 79.7 79.0 83.2 85.6 87.0 87.3 85.0 78.7 73.5 71.9 71.5 79.6
Iturria: [1]

Historia aldatu

 
Hiriko katedrala 2011ko lurrikara baino lehen.
  • Arkeologia ikerketen arabera inguru honetako lehenengo biztanleen aztarnak 1250 ingurukoak izango ziren, "moa" jende ehiztarienak hain zuzen ere.
  • XVI. mendean "waitaha" tribua heldu zen, eta honen ostean "Ngati Mamoe" eta "Ngāi Tahu" tribuak. Azken hauek izan ziren bertan europarrak topatuko zituztenak.
  • 1850eko abenduaren 16an iritsi ziren 4 itsasontzitan Londresko "Canterbury Association" izeneko eliz-elkarteak bidalitako lehenengo 792 erromes.
  • 1863an Zeelanda Berriko lehendabiziko trenbide publikoa zabaldu zuten Ferrymead eta Christchurch lotuz.
  • 1881ean hiriko katedral anglikanoa, neogotiko estilokoa, kontsakratu zuten. Hurrengo urteetan hiru lurrikara jasan zituen, baina kalterik handienak 2011koaren ostean pairatu zituen.
  • 2010eko irailaren 3an 7.1 graduko lurrikarak kalte materialak eragin zituen hirian.
  • 2011ko otsailaren 22an beste lurrikara batek hiria jo zuen, oraingo honetan bortitzagoa 6.3 graduko magnitudea eduki arren. Izan ere, 150 hildako baino gehiago laga zuen.

Antartikarako abiapuntua aldatu

Christchurchek historikoki garrantzitsua izan da Antartikako esploraziorako, izan ere Robert Falcon Scottek eta Ernest Shackletonek Lytteltongo portua erabili zuten abiapuntu moduan XX. mendeko hasieran. Horrekin lotuta, hainbat material ikusgai dago gaur egun hiriko Canterbury Museoan. Halaber, "International Antarctic Centre" izeneko zentroa zabalik dago bisitarientzat.

Bestela, izoztutako kontinentearekin loturak aireportuaren bidez egiten dira azken hamarkadotan.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

(Ingelesez) Christchurch hiriko webgune ofiziala