chown (change owner) UNIX sistemetan fitxategi baten jabea aldatzeko balio duen komandoa da. Kasurik gehienetan supererabiltzaile batek baino ezin izaten du komando hau erabili. Fitxategiaren taldea aldatu nahi duten gainontzeko erabiltzaileek chgrp komandoa erabil dezakete horren ordez.

Erabilera aldatu

Honako hau da chown komandoaren formatu orokorra:

chown [[erabiltzailea]] [:taldea] helburua1 [[helburua2 ..]]
  • erabiltzailea helburu bezala zehaztutakoak noren esku izatera pasatuko diren zehazten duen aukerako parametroa da.
  • taldea aukerako parametroak (aurretik : izan behar du) helburuak zein talderi esleituko dizkiogun zehazten du.
  • helburua parametroek aldaketak egingo diren fitxategi eta direktorioak zehazten dituzte.

Kanpo estekak aldatu