Cholistango basamortua

Cholistango basamortua (urduz: صحرائے چولِستان‎; seraikiz: صحرائے چولستان), bertan Rohi (روہی) deitua, Pakistango Punjabeko Bahawalpurretik hogeita hamar kilometro ingurura hedatzen da, eta 16.000 km²-ko hedadura du. Indiako Thar basamortuaren ipar-mendebaldeko hedapentzat har daiteke

Cholistango basamortua
صحرائے چولِستان
Cholistango basamortua is located in Pakistan
Cholistango basamortua
Cholistango basamortua
Cholistango basamortua (Pakistan)
Eskualdea Pakistan
Koordenatuak28°30′N 70°00′E / 28.5°N 70°E / 28.5; 70
Eremua16.000 km²

Biztanleria aldatu

Cholistan hitza, cholnatik dator, urdueraz "mudantza" esan nahi duena. Hain zuzen ere, Cholistango biztanleria, tradizionalki erdinomada da, leku batetik bestera joanez, euren abereentzako ur eta larre bila. Hakra ibaiaren ohantze lehorrak zeharkatzen du eskualdea, eta Indo haraneko kulturako antzinako tokiz inguratua dago.

Historia aldatu

Indo haraneko kulturako hirurehun gune arkeologiko harappatar inguru daude Hakraren haranean. Honek, Cholistango basamortuan, gune arkeologiko harappatar guztien %20a egongo liratekeela esan nahiko luke. Gaur egun basamortua den guneak, etengabeko landaketak izan zituen, eta sarri ureztatuak, K.a. 1200 arte. Ondoren, lehortearen handitzearekin, urtaro ureztatzeko laborantzak K.a. 600 arte, lurraldea idor bihurtu zen Hakra ibaia lehortu zenean. Gaur egun, basamortutzea atzerantz botatzen saiatzen ari da, Sutlej ibaiaren uren zati bat desbideratzen dituen kanal baten bidez, baina, bertako biztanleriak, duela berrehun urte zituen bizimoduen antzeko bizimoduak mantentzen ditu.

Kanpo estekak aldatu