Chewbacca Star Warseko fikziozko unibertsoko pertsonaia bat da. Wookie bat da eta espazio-ontziak gidatzeko eta konpontzeko ez ohiko trebezia du.

Chewbacca
Star Wars
Fitxategi:London Comic Con 2015 - Chewbacca (18055837995).jpg
Chewbaccaren cosplaya
Argitalpena
Lehen agerpenaStar Wars (1977)
SortzaileaGeorge Lucas
Ageri den obrak
Interpretatzailea
Lan eratorriak
Datu biografikoak
JaiotzaKashyyyk planeta
SexuaGizonezkoa
EspezieaWookieea
Garaiera2,25
Jardueramekanikaria
kopilotua
Ilearen koloreagaztaina-koloreko ile
Familia
AitaAttichitcuk
Ezkontidea(k)Mallatobuck
Seme-alabak
Senideak
Bestelakoak
IbilgailuaMilurteko Belatza
EtsaiakInperio Galaktikoa
Sistema Independenteen Konfederazioa
starwars.com…

Historia aldatu

Bere jatorria Kashyyyk planetan du eta Itchyren (Attichitkuk) semea zen, bere garaian wookieak garaipenez garaipen gidatu zituen gerlari eta kolonizatzaile leiala. Chewbaccaren emaztea Mallatobuck zen, bien semea zen Lumpawarrump edo Lumpy arreta handiz zaintzen zuen wookie eder eta etxezale bat. Chewbaccak bere izenean zeraman antzinako wookie heroia zen Baccaren izena, Kashyyykeko lehen kazike handia eta wookien artean lidertza adierazten zuen ezpata baten sortzailea. Izen honekin, Chewbaccak, leinu noble bateko kidea zela aditzera ematen zuen, Kashyyyken Klon Gerretan eta Gerra Zibil Galaktikoan izan zuen paperak berretsi zuena.

Chewbacca Kashyyyken jaio zen Yavingo gudua baino 200 urte lehenago, Attichitkuken semea. Bere lehen urteetan Chewbacca Kashyyyken bizi izan zen, baina, euren planetako baso ederrak ia uzten ez zituzten beste wookie batzuk ez bezala, Chewbacca abentura eta esplorazio zalea zen. Chewbaccaren lehen bidaiak Kashyyykeko baso erraldoietako behe mailetara eta Lurralde Ilunetara izan ziren. Ez zen denbora asko pasa bere bidaietan bere jatorrizko planetatik irten zen arte. Alabaina, bere bihotza beti egon zen Kashyyyken, eta Chewie beti saiatzen zen etxera itzultzen zen jaietarako.

Chewie oraindik gaztea zenean, 100 urte bete baino lehen Wroshyr zuhaitz garaiak nabigatzeko eta hidrospanner batekin zuen trebeziagatik zen ezaguna. Chewbaccak bere lagunekin ibilgailuak konpontzen pasa zuen denbora bat, horien artean Dryanta wookiea. Chewbaccak gaztetan ezagutu zuen etorkizunean bere emazte izango zen Mallatobuck, berak Mallatobuckek beragatik zer sentitzen zuen ez zekien arren. Malla lotsatia zen eta bere sentimenduak ezkutatu zituen, Chewbaccari, honek trandoshar esklabizatzaileengandik salbatu izana ez eskertzera ere iritsiz. Alabaina, Chewbaccaren lehengusua, Jowdrrl, Mallaren laguna zen, eta, pixkanaka, bien arteko harremana sortzen lagundu zuen. Zoritxarrez, hasten ari zen harreman horrek oztopo bat topatu zuen Tojjevvuk wookiea Mallaren maitasunagatik borrokan hasi zenean. Chewbacca Tojjevvukekin Mallaren maitasunagatik ohore duelu baten parte hartzera behartua izan zen, baina Tojjevvukek duelua desohoratu zuen bere erpeak erabiliz, wookie batentzat debekatua zegoena. Alabaina, Chewiek Wroshyr zuhaitzak nabigatzeko zuen trebezia izan zen Tojjevvuken galbidea, eta Chewbaccak garaiz eginiko blokeaketa batek Tojjevvuk Lurralde Ilunetara bidali zuen, non Kashyyykeko izaki arriskutsuek hil zuten.

Chewbacca indar eta leialtasun handiko izaki jakintsu eta sofistikatu bat zen. Mekanikari trebea ere bazen. Wookie asko bezala, berak oinarrizkoa uler zezakeen, baina ezin zuen hitz egin bere espeziearen aho egituraren ondorioz. Horren ordez, berak shyriiwook hitz egiten zuen, wookie hizkuntza nagusia, gehienbat kurrinkaz osatua, wookieak ez ziren bere lagunekin, ohi oinarrizko hizkuntza hitz egiten zutenak.

Kanpo estekak aldatu