Charlotte Dujardin (Enfield (Ingalaterra) (Erresuma Batua), 1985eko uztailaren 13a) hipikan aritzen den kirolari britainiarra da.

Charlotte Dujardin

Bizitza
JaiotzaEnfield1985eko uztailaren 13a (38 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
BizilekuaNewent (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaVandyke Upper School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakheziera zalduna eta Jockeya
Pisua57 kilogramo
Altuera170 zentimetro
Jasotako sariak

IMDB: nm5779061 Facebook: charlottedujardinCBE Twitter: csjdujardin Instagram: charlotte_dujardincbe Edit the value on Wikidata

Olinpiar Jokoak aldatu

2012ko Udako Olinpiar Jokoetan, Londres 2012an (Londres), bi domina eskuratu zituen hipikan. Zaldi-heziera banaka proban (Valegro zaldiaren gainean), Adelinde Cornelissen alemaniarri (zilarrezko domina, Parzivalen gainean) eta Laura Bechtolsheimer britainiarri (brontzezko domina, Mistral Hojrisen gainean) aurrea hartuz, urrezkoa lortu zuen. Zaldi-heziera taldeka proban, berriz, Erresuma Batuko taldea osatzen zuten Laura Bechtolsheimer (Mistral Hojrisen gainean), Carl Hester, (Uthopiaren gainean) eta Charlotte Dujardin-ek (Valegroren gainean) urrezkoa lortu zuten.

2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), berriro, bi domina lortu zituen. Zaldi-heziera banaka proban (Valegroren gainean), Isabell Werth alemaniarri (zilarrezko domina, Weihegold Olden gainean) eta Kristina Bröring-Sprehe alemaniarri (brontzezko domina, Desesperadosen gainean) aurrea hartuz, urrezkoa lortu zuen. Zaldi-heziera taldeka proban, berriz, Erresuma Batuko taldea osatzen zuten Spencer Wilton (Super Nova II.aren gainean), Fiona Bigwood (Orthiliaren gainean) Carl Hester (Nip Tucken gainean) eta Charlotte Dujardin-ek (Valegroren gainean) zilarrezkoa lortu zuten.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), hirugarrenez, bi domina eskuratu zituen. Zaldi-heziera banaka proban (Gioren gainean), Jessica von Bredow-Werndl alemaniarraren (urrezko domina, Tsf Daleraren gainean) eta Isabell Werth alemaniarraren (zilarrezko domina, Bella Rose 2ren gainean) atzean geratuz, brontzezkoa lortu zuen. Zaldi-heziera taldeka proban, berriz, Erresuma Batuko taldea osatzen zuten Charlotte Fry (Everdaleren gainean), Carl Hester (En Vogueren gainean) eta Charlotte Dujardin-ek (Gioren gainean) brontzezkoa lortu zuten.[1][2]

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak aldatu

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2012 Londres
  Erresuma Batua
  Zaldi-heziera banaka.[3]
Valegro
ren gainean.
2012 Londres
  Erresuma Batua
  Zaldi-heziera taldeka.[4]
Valegro
ren gainean.
2016 Rio de Janeiro
  Brasil
  Zaldi-heziera banaka.[5]
Valegro
ren gainean.
2016 Rio de Janeiro
  Brasil
  Zaldi-heziera taldeka.[6]
Valegro
ren gainean.
2020 Tokio
  Japonia
  Zaldi-heziera banaka.[7]
Gio
ren gainean.
2020 Tokio
  Japonia
  Zaldi-heziera taldeka.[8]
Gio
ren gainean.

Erreferentziak aldatu

  1. «Charlotte Dujardin» olympedia.org (Ingelesez)
  2. «Charlotte Dujardin» olympics.com (Gaztelaniaz)
  3. Zaldi-heziera banaka. Emaitzak 2012 olympedia.org (Ingelesez)
  4. Zaldi-heziera taldeka. Emaitzak 2012 olympedia.org (Ingelesez)
  5. Zaldi-heziera banaka. Emaitzak 2016 olympedia.org (Ingelesez)
  6. Zaldi-heziera taldeka. Emaitzak 2016 olympedia.org (Ingelesez)
  7. Zaldi-heziera banaka. Emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
  8. Zaldi-heziera taldeka. Emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)

Kanpo estekak aldatu