Charlotte Delbo (Vigneux-sur-Seine, 1913Paris, 1985) idazle frantsesa izan zen, Frantziako Erresistentziako kidea eta nazien kontzentrazio esparruetatik bizirik ateratako lekukoa.

Charlotte Delbo

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCharlotte Joséphine Delbo
JaiotzaVigneux-sur-Seine1913ko abuztuaren 10a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParisko 4. barrutia1985eko martxoaren 1a (71 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: birikako minbizia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, autobiografialaria, Erresistentziaren kidea, antzerkigilea, idazlea, iritzi-kazetaria eta Erresistentziaren kidea
Lan nabarmenak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Frantziako Alderdi Komunista

Musicbrainz: c8992c93-fe47-42de-8430-bf4107227889 Edit the value on Wikidata

Bere literatur lanaren zati handi bat, Robert Antelme eta Primo Levi idazleen kasuan bezala, Auschwitz-Birkenau eta Ravensbrückeko kontzentrazio-esparruetan ikusitakoa kontatzen erabili zuen, historiaren lekuko izaten.

Biografia aldatu

Komunista zen ideologiaz, Italiako etorkinen familia batean hazia. Antzerki munduan egin zuen lan Louis Jouvet zuzendariaren laguntzaile gisa[1]. 1941ean Erresistentziarekin bat egin zuen senarra zuen Georges Dudachekin batera. Biak elkarrekin atxilotu zituzten, eta Dudach 1942an fusiatu egin zuten[2].

1943ko urtarrilaren 24an Auschwitzera deportatu zuten 230 emakumeren artean. Errepresioaren konboi inportanteenetakoa izan zen horretatik, 49 emakume bakarrik irten ziren bizirik liberazioaren garaian.

Deportazioaren unean erabaki zuen Delbok, itzultzerakoan, han berarekin izan zirenen testigantzak bilduko zituela. 1965ean argitarat zuen, hortaz, Aucun de nous ne reviendra (Inor ere ez gara itzuliko). Delboren testigantzetan Lutx edo Higinia Luz Martos delako nafar baten berri ere jasotzen zen, eta hari horri tiraka deskubritu zuen Alberto Barandiaran kazetariak, hura Higinia Luz Goñi zela, Ziraukikoa. Delbo ez bezala, Lutx Auschwitzen hil zen, 1943an[3] [4].

Erreferentziak aldatu

  1. Lévy, René, 1929-. (2014). Les écrivains français sous l'Occupation, 1940-1944 : pages arrachées et brûlots mortels. Harmattan ISBN 9782343038131. PMC 885177261. (Noiz kontsultatua: 2019-07-26).
  2. «Biographie» www.charlottedelbo.org (Noiz kontsultatua: 2019-07-26).
  3. «Kazetaritzatik Literaturara | Alberto Barandiaran» bbk.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-26).
  4. Barandiaran, Alberto. (1995). «Lutx» Euskaldunon Egunkaria (Euskaldubon Egunkaria): 41-48. (Noiz kontsultatua: 2019-07-26).