Charlie Hebdoren aurkako atentatua

Charlie Hebdoren aurkako atentatua Parisen (Frantzia), 2015eko urtarrilaren 7an Charlie Hebdo hamaboskari satirikoaren aurka bi gizonek egindako tirokatzea izan zen. Hamabi pertsona erail zituzten, eta beste 10 larriki zauritu.[1]

Charlie Hebdoren aurkako atentatua
Irudia
Map
Motatiroketa masibo
atentatu
Honen parte daJanuary 2015 Île-de-France attacks (en) Itzuli eta terrorismoa Frantzian
Data2015eko urtarrilaren 7a (11:00 (en) Itzuli. Europa Erdialdeko Ordua)
Kokaleku10, Rue Nicolas-Appert (en) Itzuli
HerrialdeaFrantzia
HelburuCharlie Hebdo
KausaIslamic terrorism (en) Itzuli
Islamofascism (en) Itzuli
Honen ondorioaInternational reactions to the Charlie Hebdo shooting (en) Itzuli
republican marches (en) Itzuli
BiktimaFrédéric Boisseau (en) Itzuli (terrorism victim (en) Itzuli, giza hilketaren biktima, shooting victim (en) Itzuli)
Franck Brinsolaro (en) Itzuli (terrorism victim (en) Itzuli, giza hilketaren biktima, shooting victim (en) Itzuli)
Jean Cabut (terrorism victim (en) Itzuli, giza hilketaren biktima, shooting victim (en) Itzuli)
Philippe Honoré (en) Itzuli
George Wolinski
Bernard Maris
Mustapha Ourrad (en) Itzuli
Elsa Cayat (en) Itzuli
Michel Renaud (en) Itzuli
Philippe Lançon
Fabrice Nicolino (terrorism victim (en) Itzuli, survivor (en) Itzuli)
Laurent Sourisseau (en) Itzuli (terrorism victim (en) Itzuli, survivor (en) Itzuli)
Pertsona hilak12 (Jean Cabut, Stéphane Charbonnier, Philippe Honoré (en) Itzuli, Bernard Verlhac, George Wolinski, Bernard Maris, Elsa Cayat (en) Itzuli, Mustapha Ourrad (en) Itzuli)
Pertsona zaurituak11 (Philippe Lançon, Fabrice Nicolino, Laurent Sourisseau (en) Itzuli)
ErantzuleChérif Kouachi
Saïd Kouachi
ArmaZastava M70 (en) Itzuli
Škorpion vz. 61 (en) Itzuli
Granada-jaurtigailu
Tokarev (en) Itzuli
pump-action (en) Itzuli
Hashtag#JeSuisCharlie, #JeNeSuisPasCharlie, #IAmCharlie, #IAmNotCharlie, #منشارلیهستم, #IchBinCharlie, #YoSoyCharlie, #SomCharlieHebdo, #JsemCharlieHebdo, #JsemCharlie, #اناشارلي‎ eta #ЯШарлиЭбдо

Testuingurua aldatu

Frantziaren esku hartzeak aldatu

Frantziak 1950eko eta 1960ko hamarkadetan deskolonizazioak gertatu arren, bere menpeko izan ziren herrialdeetan esku hartu zuen[2].

2000ko hamarkadan, islama erlijio nagusia zen estatuetan esku hartzeagatik Saheleko taldeak bertan zeuden frantziarrak bahitzen hasi zen[2].

Sarkozyren agintaldian, Afganistan eta Libian egin zuen esku hartzea Frantziak. Lehenengoarengatik, 2012ko martxoko Frantziako tiroketak gertatu ziren[2].

François Hollandek, Maliko Gatazkan parte hartu zuen, izan ere, Malira 2013ko urtarrilean igorri zuen armada, independentzia aldarrikatua zuen Azawad eskualdean muturreko islamistak nagusitu eta Bamako hiriburura zihoazenean. Afrika Erdiko Errepublikan ere esku hartu zuen Frantziako Armadak[2].

Immigranteen integrazioa eta diskriminazioa aldatu

Frantzian bost milioi immigrante inguru bizi dira, jatorriz herrialde musulmanetakoak direnak (herritarren %7,5). Gehienek Afrika iparraldekoak dira[2].

2005ean hiri handietako auzo pobreetan piztutako matxinadak diskriminazio horren jatorri izan ziren, nahiz eta istiluetan jatorriz herrialde musulmanetakoak zirenen ondorengoek bakarrik ez parte hartu. Gainera, beloa toki publikoetan debekatzeko arauak ere jarri ziren[2].

Azken aldiko gertaerak aldatu

2014ko urrian, Frantziak Iraken Estatu Islamikoaren kontra bonbardaketak hasi eta hilabetera, Estatu Islamikoaren bideo batean, frantsesez mintzatzen zen talde batek Frantzia erasotzeko dei egin zien bere jarraitzaileei[2].

2014ko abenduan, oinezkoen kontra nahita hiru auto harrapaketa egin ziren Frantzian[2].

Gertaerak aldatu

Urtarrilak 7 aldatu

11:30etan bi lagun sartu ziren astekariaren egoitzara XI. barrutian burua estalita eta beltzez jantzirik, kalaxnikov arma automatikoak zituztela. Hamar kazetari eta egoitzako polizia hil zituzten. Aldizkariko zuzendariaren bizkartzaina zen polizia. Ihesean beste polizia bat hil zuten. Hamabi hildakoez gain, hogei zauritu ere egon ziren, tartean lau larri zeuden[3].

Asteazkenero bezala bilera egiten ari zen aldizkari satirikoko zuzendaritza. Gainera, lekukoek esan zutenez, hainbat kazetari izen-abizenez bilatu zituzten. Bi erasotzaileek ihes egiterakoan «Profeta mendekatu dugu» esan omen zuten. Ihesean zebiltzala beste polizia batekin topo egin, tiroketan zauritu eta lurrean zegoela hil zuten[4].

Erasotzaileek ibilgailu batean ihes egin zuten eta geroago, Parisko XIX. barrutian aurkitu zuten euren ibilgailua, tiroketa izan zen auzotik gertu. Kotxeak aurreko beira hautsita zuen eta poliziaren ustez, erasotzaileek istripua izan zuten[5].

Gauean, hiru erasotzaileak identifikatu zituzten[6]. Aldizkariaren aurka egindako erasoarengatik zazpi pertsona atxilotu zituzten gauean[7].

Urtarrilak 8 aldatu

Goizean, Malakoffen (Paris hegoaldea) polizia bat tiroz hil eta beste bat zauritu zuten 07:15etan zirkulazio istripu bat gertatu ondoren[7]. Arratsaldean, Frantziako Fiskaltzak baieztatu zuen tiroketa "ekintza terrorista" bat izan zela nahiz eta atentatuarekin loturarik ez eduki[8]

Bestalde, meskita baten ondoko kebab taberna batean nahita eragindako leherketa bat gertatu zen Villefranche-sur-Saônen. Le Mansen, granada bat eta bala bat aurkitu zituzten meskita batean[7]. Mansen hiru granada bota zituzten iluntzean meskita baten aurka eta bala zulo bat ere aurkitu zuten. Port-la-Nouvelleen herriko musulmanen gurtza lekuaren aurka suzko armekin tiro egin zuten. Egunaren bukaerarako bi meskitari eta kebab bati eraso zieten[9]. Horrek islamofobiaren beldurra sortu zuen[10]

Gainera, erasoaren harira urtarrileko hirugarren astean aldizkari satirikoak milioi bat ale inprimatuko zituela eta ohiko hamasei orrien ordez zortzi izango zituela zabaldu zen[7]. Edizio berezia argitaratzeko Canal+ eta Le Monderen Libérationen laguntza izango zuen. Google News eta egunkariak banatzen zituen Presstalis enpresa ere laguntzeko prest agertu ziren[11]. Halaber, Hollande eta Sarkozyren arteko bilera ere egon zen batasun irudia emateko[7]. Aldizkariaren aurka egindako erasoarengatik zazpi pertsona atxilotu zituzten gauean[7].

Arratsaldean, France 3k adierazi zuenez bi erasotzaileak Crépy-en-Valois herrian zeuden, Oise eskualdean, eta lehenago Aisne herrian egon ziren, nahiz eta, Poliziak ez baieztatu. Aurretik gasolindegi batean identifikatu zituzten[7]. Ondorioz, Frantzia iparraldean, Poliziak operazio zabal bat hasi zuen[7]. Vigipirate plana, alerta maila gorenean jarri zuten[12].

Urtarrilak 9 aldatu

08:40an Kouachi anaiek autoa lapurtu zioten Montagny-Sainte-Félicité herriko emakume bati eta honek Poliziari deitu zion. Gero tiroketa izan zen Dammartin-en-Goële herrian, Poliziaren eta ustezko erasotzaileen artean. Orduan, biak atxilotzeko operazioa indarrean jarri zuen Frantziako Gobernuak eta Dammartin-en-Goel herriko enpresa batean inguratu zituzten. Bi susmagarriek "martiri gisa" hiltzeko nahia adierazi zuten. 17.00etan operazioa hasi etaDammartin-en-Goeleko inprentan leherketa eta tiro hotsak entzun ziren. Charlie Hebdo astekariaren erasoko susmagarriak hil egin zituzten eta gizon bat zuten bahitua askatu zuten[13].

Eguerdian, Porte de Vincenneseko koxer saltoki batean, berriz, bost lagun bahitu zituen aurreko egunean udaltzain bat hil zuen gizonak eta mehatxatu zuen Kouachi anaiei joaten ez uztekotan bahitutakoak hilko zituela. Anaien kontrako erasoalditik gutxira Polizia bertan sartu zen eta hil egin zuten bahitzailea. Bahituetako hiru edo lau hil ziren eta hildakoak Kouachi anaiekin harremana zuela ere zabaldu zen[13].

Bestalde, Arabiar zikinak, hiltzaileak eta charliberté idatzi zuten Baionako meskitako hainbat lekutan goizaldean[14].

Hilak eta zaurituak aldatu

Zaurituen artean, Ziburuko (Lapurdi) polizia bat zegoen: tiroa jaso zuen hanka batean[9].

Erasotzaileak aldatu

Erasotzaileak 1980an eta 1982an, Parisen sortutako Said eta Cherif K. anaiak omen ziren eta Hamyd M. zen hirugarren erasotzailea, 1996an jaiotakoa[15]. Charleville-Mezieresko polizia etxera joan zen bere errugabetasuna aldarrikatzera[7]. Bi anaiak AEBko Gobernuaren zerrenda zeuden eta horregatik AEBtara heltzen ziren hegaldi komertzialetan bidaiatzea debekatuta zuten[16]

Hirurak sare jihadistekin kolaboratu zuten aurretik[15] eta bi anaiak Siriatik itzuli ziren 2014ko udan[7].

Hamyd M. Reimsen bigarren hezkuntza ikasten ari zen[15].

Cherif Kouachi 2005ean epaitu zuten jihadistak Irakera bidaltzen zituen talde batekoa zelakoan. 2003 eta 2005 artean 10 bat gazte Irakera bidali zituen taldeak. Cherif K.ri hiru urteko kartzela-zigorra jarri zioten, baina urte eta erdi egin zuen kartzelan[15]. 2008an hiru urteko espetxe-zigorra jarri zioten, jihadistak lortzeko sare batean parte hartzeagatik.

Said Couachi (1981) 2011n Yemenera joan zen Al-Kaida taldearekin lotura zuen sare batean entrenamendua jasotzera. Hainbat hilabetez egon omen zen Said bertan eta Arabiar penintsulan Al-Kaidak zuen sare batean entrenamendua jaso zuen denbora horretan.

Ustezko erasotzaile hauek kotxean utzitako nortasun agiri bati esker identifikatu zituzten[15].

Erasoaren ondoren aldatu

Frantziako gertaerak aldatu

Urtarrilak 10 aldatu

Parisko supermerkatuko erasotzailearen emaztearen bila jarraitzen zuen Poliziak baina uste zuen Siriara joan zela urtarril hasieran. Bestalde, hamahiru lagun atxilotu zituzten hilketetatik urtarrilaren 10 arte. Alarma faltsuek ere egon ziren, Eurodisneyko hotel batean eta Parisko sinagogarik garrantzitsuenean[17].

Gutxienez meskiten eta komunitate musulmanaren aurkako hamahiru eraso egin zituzten atentatua gertatu zenetik[18].

Arabiar penintsulako Al-Kaidako buruetako batek bideo bat zabaldu zuen Interneten eta bestek kide batek adierazi zuen Mahomaren ohorez egin zirela hilketak[17].

Urtarrilak 11 aldatu

Europan terrorismoaren mehatxua zuten herrialdeetako Barne ministroek, AEBek eta Kanadakterrorismoaren kontra borroka elkarrekin egitea” hitzartu zuten[19].

Egun berean, Mahomaren karikaturak argitaratu zituen egunkari bati erasotu zuten harrika, eta su-bonba bat jaurtita[20].

Gainera, fiskaltzak koxerreko erasotzailea eta korrikalari bati egindako erasoa lotu zituen, izan ere, erabilitako arma eta korrikalari bat tirokatzeko erabilitako arma berberak izan zitezkeen[21].

Urtarrilak 12 aldatu

Urtarrilaren 12an, Frantziako Gobernuak 10.000 soldadu zabaltzeko asmoa adierazi zuen. Urtarrilaren 13tik aurrrera, herrialdeko "toki minberak" zainduko zituzten eta Europako Parlamentuak "nahi eta nahi ez" onartu behar zuela aireko bidaiarien erregistroa baimentzeko araua ere esan zuen[22].

Frantzia terrorista gehiagoren bila ere ari zen eta sinagogetan, eskola juduetan eta meskitetan ere segurtasun neurriak indartu zituzten[23].

Egun berean, Boumedienne Istanbulera Madrildik joan zela eta Istanbulen izan zela, Siriarantz abiatu baino lehen, urtarrilaren 8an baieztatu zuen Turkiak[24].

Urtarrilak 13 aldatu

Egun horretan jakin zenez, Mahoma agertuko zen berriz Charlie Hebdoren azalean eta urtarrilaren 14an argitaratuko zen[25]. 'Dena barkatuta dago' azalduko zen idatzita eta Mahomak "Ni naiz Charlie" kartel bat eskuan zuela[26].

Egun berean jakin zen, Belgikan erosi zituztela Kouachi anaiek atentatuan erabili zituzten armak. Parisko juduentzako supermerkatuan izandako atentatuaren egileak lortu zituela armak uste zen[27].

Bestalde, atentatuetan hil ziren hiru polizia omendu zituen Frantziak. "Errepublikaren sortze baloreak ordezkatzen" zituztela eta "martiriak bezala" joan zirela adierazi zuen François Hollandek[28].

Urtarrilak 14 aldatu

Egun horretan, bukatu egin ziren Charlie Hebdoren aleak Parisen[29]. 700.000 ale ordubetean saldu ziren[30]. Estatu Islamikoak Charlie Hebdoren ale berriaren aurka egin zuen eta Mahomaren karikaturak publikatu izana "oso ergela" zela adierazi zuen[31].

Bestalde, Yemengo Al-Kaidak Charlie Hebdoren aurkako erasoa berak egin zuela onartu zuen eta "Parisko zorioneko inbasioa" Arabiako Penintsulako Al-Kaidak planifikatu eta finantzatu zuela esan zuen. Gainera, Kouachi anaiak zoriondu zituen[32].

Gainera, Charlie Hebdoren aurkako atentatuaren ondoren 54 prozedura judizial ireki zituzten 'terrorismoaren gorazarrea' egin zelakoa[33]. Bukatzeko, [[Charlie Hebdo]ren sortzaileetako batek editoreari kritikak egin zizkion[34].

Halaber, Dieudonne M'Bala M'Bala umoristak Amedy Coulibalyren (supermerkatuko erasotzailea) gisan sentitzen zela idatzi eta atxilotu egin zuten terrorismoaren apologia egitea egotzita[35].

Urtarrilak 15 eta hurrengo egunak aldatu

Egun horretan jakin zenez, Coulibaly (supermerkatuko erasotzailea) Madrilen egon zen urtarrilaren 1ean eta 2an eta horregatik, Auzitegi Nazionalak izapideak zabaldu zuen[36].

Urtarrilaren 17an, zenbait herrialde musulmanetan gaitzespen gogorra egin zuten 'Charlie Hebdo'-ren azken azalaren aurka[37]. Esaterako, bost lagun hil ziren Nigerren. Bertan teologo musulmanek indarkeria jarduera albo batera uzteko deia egin zuten, eta manifestariei kristau komunitatearekin bakean bizitzeko eskatu zieten[38].

Segurtasuna aldatu

Urtarrilaren 7an, alerta maila gorena jarri zen Ile-de-France eskualde osoan, eta neurriak hartu zituzten hedabideetan, denda handietan, garraioetan eta gurtza zentroetan[3]. Gainera, Manuel Valls Frantziako lehen ministroak 3.000 agente baino gehiago mobilizatu zituen erasotzaileak bilatzeko[2].

Espainiak alerta maila igo zuen. 2. maila altuan zegoen baina erasoaren ostean 3. maila ezarri zuen[39].

Urtarrilaren 8an, Ertzaintzak alerta maila igo zuen Pariseko atentatuaren ondoren eta Espainiako Barne Ministerioak jarritako alerta mailari eutsi zion[40].

Urtarrilaren 11ean, Europak mugetan eta Interneten kontrola handitzea onartu zuen. Europan terrorismoaren mehatxua zuten herrialdeetako Barne ministroek, AEBk eta Kanadak “terrorismoaren aurka borroka elkarrekin egitea” erabaki zuten[41]. Honekin lotuta, urtarrilaren 12an, Mariano Rajoyk askatasuna eta segurtasuna bateragarriak zirela esan zuen eta Europako Gobernuek Schengengo Hitzarmena moldatzeko erabakirik ez zutela hartu adierazi zuen[42].

Urtarrilaren 12an, Interneten jihadismoari aurre egiteko plana prestatzen hasi zen Espainiako Gobernua. Kontakizun jihadistari aurre egin nahi zienterrorismoa gorrotora bultzatzen ari zirelako Interneten bidez[43].

Urtarrilaren 13an, Alemaniak ustezko jihadisten NAMak hiru urtez bahitzeko prest azaldu zen eta Erresuma Batuan baliabide gehiago eman nahi zieten zerbitzu sekretuei[44]. Gainera, WhatsApp, IMessage edota Snapchat bezalako mezu zerbitzuak debekatzeko aukera mahai gainean jarri zuen David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak, Pariseko atentatuengatik[45].

Frantziak aparteko neurriak iragarri zituen terrorismoari aurre egiteko baina ez "salbuespen" neurriak izango, eta ez zuten zuzenbide estatua kolokan jarriko[46]. Presoak banatu eta bakartzeaz gain, hegaldietako bidaiarien erregistroa jarriko zen martxan[47].

Bestalde, Espainian terrorismo jihadistaren aurkako legea hitzartuko zuten PPk eta PSOEk. Horretarako lege organiko proposamena adostuko zuten baina zigor Kodearen erreformatik kanpo geratuko zen[48].

Gaitzespenak aldatu

Urtarrilak 7 aldatu

Kazetarien Sindikatu Nazionalak (SNJ) deituta, adierazpen askatasuna defendatzeko eta 12 pertsonen hilketa gaitzesteko milaka pertsona bildu ziren Parisen, Tolosan (Okzitania), Nantesen eta Lillen[49].

Charlie Hebdo aldikzariaren azalekin edo Je suis Charlie (Charlie ni naiz) idatzita zeramaten kartelekin, ehunka herritar bildu ziren Lapurdin. Baionan, Angelun eta Miarritzen bilkurak egin zituzten 18.30etik aurrera[50]. Baionan mila lagunetik gora batu ziren[51].

Urtarrilak 8 aldatu

François Hollandek batasun nazionalerako deia egin zuen eta manifestazioa deitu zuen urtarrilaren 11erako Parisen. FNri tokia egin ote behar zitzaion zegoen zalantza eta eta «maniobra doilorra» salatu zuen Marine Le Penek[52].

Egun berean, mundu arabiarrak gaitzetsi egin zuen Parisko atentatua eta islamak indarkeriarekin harremanik ez zuela adierazi zuen Parisko Meskita Handiaren errektoreak[53].

Urtarrilak 9 aldatu

Egun horretan, EITBko zuzendari nagusiak eta Erredakzio Kontseiluak astekari frantziarraren aurkako atentatua gaitzetsi zuten[54].

Urtarrilak 10 aldatu

Frantzian 700.000 lagunek hartu zuten parte hainbat hiriburutan egindako mobilizazio isiletan. Pauen 40.000 lagun elkartu ziren[55].

Elkarretaratzea ere egin zuten Baionan eta Maule-Lextarren[56].

Urtarrilak 11 aldatu

Milioi eta erdi lagun inguru bildu ziren Parisko kaleetan erasoa gaitzesteko. Guztira, 3,7 milioi lagunek parte hartu dute Frantziako hiri nagusienetan egin diren mobilizazioetan[57]. Euskal alderdietako hainbat ordezkarik parte hartu zuten Parisen egindako manifestazioan, tartean ziren Eusko Jaurlaritza, EAJ, EA eta Aralarreko kideak. Eusko Jaurlaritzak ezerk ez zuela terrorismoa justifikatzen adierazi zuen[58].

Urtarrilak 12 aldatu

Aita santuak muturreko erlijioa gaitzesteko eskatu zien musulmanei[59].

Erreakzioak aldatu

Urtarrilak 7 aldatu

François Hollande Frantziako Estatuko presidenteak minutuko isilunea eskatu zuen urtarrilaren 8ko eguerdirako erakunde ofizial guztietan, eta herritarrei batasuna eskatu zien[60].

Nicolas Sarkozyk "terrorismoaren kontrako neurri indartsuak" eskatu zituen[61].

Nazioarteko ordezkariek ere gogor gaitzetsi zuten aldizkari satiriko baten kontrako atentatua[62].

Urtarrilaren 8an, Marine Le Penek adierazi zuen bera Frantziako presidente izanez gero heriotza-zigorrari buruzko erreferendum bat egin nahiko zuela eta bera zigor horren alde zegoela[7].

Euskal PENek Charlie Hebdo astekariaren aurkako eraso "larria" gaitzetsi zuen eta elkartasun adierazi zien hildakoen eta zaurituen senideei, baita astekariko kazetari eta langileei[63].

Urtarrilak 8 aldatu

François Hollandek azken asteetan atentatu saioak indargabetu zituztela adierazi zuen[64].

Bestalde, Espainian islamofobia arriskurik ez zegoela esan zuen Mariano Rajoyk eta Espainiak ez zuela inoiz terrorismoaren eta eskubideak bortxatzen zituztenen aurrean amore emango[65].

Urtarrilak 9tik aurrera aldatu

Urtarrilaren 9an, François Hollandek adierazi zuen terroristek ez zutela erlijio islamikoarekin zerikusirik eta "adi" egoteko deia egin zien herritarrei, eta "froga honetatik are indartsuago" aterako zirela ere esan zuen[66]

Urtarrilaren 11ean, milioi bat pertsona inguruk atentatuaren aurka eta hildakoei omenaldia egin zieten. Front Nationalak ez zuen manifestazioan parte hartu (François Hollande presidentearen aldetik ez bait ziren gonbidatuak sentitu) eta Jean-Marie Le Penek bertara gerturatu ziren lagunei "pailazo" deitu zieten.

Urtarrilaren 13an, batasuna eskatu zuen Alemanian ere[67].

Urtarrilaren 15ean, musulmanak eta atentatu terroristen egileak bereizi egin behar zirela esan zuen Frantziako estatuburuak, baita fanatismoaren biktima nagusiak musulmanak zirela[68]. Egun berean, Aita santuak onartezina zela erlijioak iraindu eta haserrearaztea esan zuen[69].

Ikus gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Gun attack on French magazine Charlie Hebdo kills 11. BBC News 2015eko urtarrilaren 7a.
  2. a b c d e f g h i Kanpotik eta barrenetik sortuak. Berria 2015eko urtarrilaren 8a.
  3. a b «Hamabi lagun hil dituzte 'Charlie Hebdo' aldizkariaren aurkako erasoan, Parisen», Berria, 2015-01-07
  4. Gerra ekintza kritika satirikoari. Berria 2015eko urtarrilaren 8a.
  5. D.P. / I.G, «12 pertsona hil dituzte Frantziako aldizkari satiriko baten egoitzan», EiTB, 2015-01-07
  6. «Hiru erasotzaileak identifikatu dituzte», EiTB, 2015-01-07
  7. a b c d e f g h i j k Hainbat herritan dabil Polizia atzoko bi erasotzaileen bila. Berria 2015eko urtarrilaren 8a.
  8. Frantziako Fiskaltzak baieztatu du gaur goizean Parisen izan den tiroketa "ekintza terrorista" bat izan dela. Berria 2015eko urtarrilaren 8a.
  9. a b Ehiza hesia estutzen. Berria 2015eko urtarrilaren 9a.
  10. «Kolpea, musulman guztiei». Berria 2015eko urtarrilaren 9a.
  11. Astekariak edizio berezia aterako du asteazkenean, eta milioi bat ale banatuko ditu. Berria 2015eko urtarrilaren 8a.
  12. Vigipirate plana, alerta maila gorenean. Berria 2015eko urtarrilaren 9a.
  13. a b Zazpi lagun hil dituzte bi bahiketak amaitzeko Poliziaren oldarraldietan. Berria 2015eko urtarrilaren 9a.
  14. Pintaketak egin dituzte Baionako meskitan. Berria 2015eko urtarrilaren 9a.
  15. a b c d e Hiru erasotzaileak identifikatu dituzte. EiTB 2015eko urtarrilaren 7a.
  16. Nortzuk dira Said eta Cherif Kouachi anaiak?. EiTB 2015eko urtarrilaren 9a.
  17. a b Argitzeko asko biharamunean. Berria 2015eko urtarrilaren 10a.
  18. 13. Berria 2015eko urtarrilaren 10a.
  19. Europa eta AEBak bat eginda, terrorismoaren aurkako borrokan. EiTB 2015eko urtarrilaren 11a.
  20. Mahomaren karikaturak plazaratu zituen egunkari bati eraso diote. EiTB 2015eko urtarrilaren 11a.
  21. Fiskaltzak Coulibaly eta korrikalari bati egindako erasoa lotu ditu. EiTB 2015eko urtarrilaren 11a.
  22. Frantziako Gobernuak 10.000 soldadu hedatuko ditu. Berria 2015eko urtarrilaren 12a.
  23. Frantzia terroristen kide gehiagoren bila ari da. EiTB 2015eko urtarrilaren 12a.
  24. Boumedienne Istanbulera Madrildik abiatu zela baieztatu du Turkiak. EiTB 2015eko urtarrilaren 12a.
  25. Mahoma, berriz ere 'Charlie Hebdo'-ren azalean. Berria 2015eko urtarrilaren 13a.
  26. 'Charlie Hebdo'ren hurrengo portada: 'Dena barkatuta dago'. EiTB 2015eko urtarrilaren 13a.
  27. Belgikan erosi zituzten Kouachi anaiek atentatuan erabilitako armak. EiTB 2015eko urtarrilaren 13a.
  28. Atentatuetan hildako hiru polizia omendu ditu Frantziak. EiTB 2015eko urtarrilaren 13a.
  29. Amaitu egin dira 'Charlie Hebdo'-ren aleak Parisen. Berria 2015eko urtarrilaren 14a.
  30. «700.000 ale ordubetean saldu dituzte», Berria, 2015-01-15
  31. «Estatu Islamikoak 'Charlie Hebdo'ren ale berriaren aurka egin du», EiTB, 2015-01-14
  32. Yemengo Al-Qaedak bere gain hartu du 'Charlie Hebdo'-ren aurkako erasoa. Berria 2015eko urtarrilaren 14a.
  33. Samara Velte, «Garestiago daude hitzak Frantzian», Berria, 2015-01-14
  34. Mikel Rodriguez, «'Charlie Hebdo'-ren sortzaileetako batek editorea kritikatu du», Berria, 2015-01-16
  35. «Dieudonne umorista atxilotuta, terrorismoaren apologia egitea egotzita», EiTB, 2015-01-14
  36. «Parisko supermerkatuaren erasotzailea Madrilen egon zen urtarrilean», EiTB, 2015-01-15
  37. Mikel Rodriguez, «Berriz eragin du haserrea», Berria, 2015-01-18
  38. «Bost lagun hil dira Nigerren, 'Charlie Hebdo'ren kontrako protestetan», EiTB, 2015-01-17
  39. «Espainiak alerta maila igo du Pariseko tiroketaren ostean», EiTB, 2015-01-07
  40. Ertzaintzak alerta maila igo du Pariseko atentatuaren ondoren. EiTB 2015eko urtarrilaren 8a.
  41. Europak mugetan eta Interneten kontrola areagotzea adostu du. EiTB 2015eko urtarrilaren 12a.
  42. Rajoy: 'Askatasuna eta segurtasuna bateragarriak dira'. EiTB 2015eko urtarrilaren 12a.
  43. Interneten jihadismoari aurre egiteko plana prestatzen ari da Gobernua. EiTB 2015eko urtarrilaren 12a.
  44. Europa, jihadismoaren aurkako salbuespeneko neurriak hartzeko prest. EiTB 2015eko urtarrilaren 13a.
  45. WhatsApp debekatzeari ateak ireki dizkio Erresuma Batuak. EiTB 2015eko urtarrilaren 13a.
  46. «Frantziak aparteko neurriak iragarri ditu terrorismoari aurre egiteko», EiTB, 2015-01-13
  47. Jihadismoari aurre egiteko, «ezohiko neurriak» iragarri ditu Frantziak. Berria 2015eko urtarrilaren 14a.
  48. «Terrorismo jihadistaren aurkako legea adostuko dute PPk eta PSOEk», EiTB, 2015-01-13
  49. «Milaka pertsonak Pariseko atentatua salatu dute, arkatzak eskuetan», EiTB, 2015-01-07
  50. «'Charlie ni naiz' leloarekin bat egin dute ehunka herritarrek», Berria, 2015-01-07
  51. «Ehunka lagun protestara Lapurdin», Berria, 2015-01-08
  52. Batasun nazionalerako deia, eta manifestazioa igandean. Berria 2015eko urtarrilaren 9a.
  53. Mundu arabiarrak irmo gaitzetsi du Parisko atentatua. EiTB 2015eko urtarrilaren 8a.
  54. EITBk 'Charlie Hebdo'ren aurkako atentatua gaitzetsi du. EiTB 2015eko urtarrilaren 9a.
  55. Eskuan margoak hartuta egin dute protesta Baionan. Berria 2015eko urtarrilaren 10a.
  56. Elkarretaratzea gaur Baionan, Pariskoaren atari. Berria 2015eko urtarrilaren 10a.[Betiko hautsitako esteka]
  57. Milioi eta erdi lagun inguruk Parisko kaleak bete dituzte. EiTB 2015eko urtarrilaren 11a.
  58. Eusko Jaurlaritza: 'Ezerk ez du terrorismoa justifikatzen'. EiTB 2015eko urtarrilaren 11a.
  59. Aita santuak muturreko erlijioa gaitzesteko eskatu die musulmanei. EiTB 2015eko urtarrilaren 12a.
  60. «Hollandek batasunaren aldeko deia egin du, indarkeriari aurre egiteko», EiTB, 2015-01-07
  61. «"Terrorismoaren kontrako neurri indartsuak" eskatu ditu Sarkozyk», Berria, 2015-01-07
  62. «Nazioarteak 'Charlie Hebdo' aldizkariaren kontrako erasoa gaitzetsi du», EiTB, 2015-01-07
  63. Euskal PEN: "Adierazpen askatasuna, batez ere, gustuko ez duguna entzuteko eta esateko askatasuna da". Berria 2015eko urtarrilaren 8a.
  64. Hollande: "Azken asteetan atentatu saioak indargabetu ditugu". Berria 2015eko urtarrilaren 9a.
  65. Espainian islamofobia arriskurik ez dagoela esan du Rajoyk. EiTB 2015eko urtarrilaren 8a.
  66. Hollande: 'Terroristek ez zuten erlijio islamikoarekin zerikusirik'. EiTB 2015eko urtarrilaren 9a.
  67. Batasunerako deia egin dute Alemanian ere. Berria 2015eko urtarrilaren 14a.
  68. «Hollande: 'Fanatismoaren biktima nagusiak musulmanak dira'», EiTB, 2015-01-15
  69. «Aita santua: 'Onartezina da erlijioak iraindu eta haserrearaztea'», EiTB, 2015-01-16

Kanpo estekak aldatu