Charles John Pedersen (Busan, Korea, 1904ko urriaren 3a - Salem, New Jersey, 1989ko urriaren 26a) estatubatuar kimikaria izan zen, jatorriz korearra.

Charles J. Pedersen

Bizitza
JaiotzaBusan1904ko urriaren 3a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Japonia
HeriotzaSalem (New Jersey)1989ko urriaren 26a (85 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: Mieloma
Hezkuntza
HeziketaMassachusetts Institute of Technology
Saint Joseph College, Yokohama (en) Itzuli
University of Dayton (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
japoniera
Jarduerak
Jarduerakkimikaria eta ikertzailea
Jasotako sariak

Find a Grave: 11492765 Edit the value on Wikidata

Ama japoniarra zuen eta aita norvegiarra, eta Japonian egin zituen lehenengo ikasketak. 1920ko hamarraldiaren hasieran Ohioko Dayton Unibertsitatera aldatu zen, eta han atera zuen ingeniaritza kimikoko lizentzia, 1926an, eta doktoregoa eskuratu zuen Massachusettseko Teknologia Institutuan, 1927an. 1953. urtean Estatu Batuetako hiritartasuna hartu zuen. Garrantzizko lanak egin zituen antioxidatzaile sintetikoen inguruan, eta 1960ko hamarraldiaren amaieran poliester makroziklikoak izeneko konposatu organikoak aurkitu zituen. 1987an Kimikako Nobel Saria irabazi zuen, Donald J. Cram estatubatuarrarekin eta Jean-Marie Lehn frantsesarekin batera, molekulen sintesiari buruz egindako lanengatik, organismo bizietako molekulak bezala diharduten konposatu organikoen sintesian egindako lanengatik hain zuzen ere. Pedersenek, Cram eta Lehnekin batera, egitura-jarduera espezifikoko eta hautapen-maila garaiko molekulak sortu zituen; horrek esan nahi du haiek sorturiko molekula artifizialek elkar ezagutzen zutela, eta zein molekularekin elkartu nahi duten aukera zezaketela. Molekula horiek izaki bizietako zenbait molekulen funtzioak, adibidez entzimen funtzioa, bete zitzaketela atera zuen ondorio.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu