Itsas Charente

Charente-Maritime» orritik birbideratua)

Itsas Charente[1] (frantsesez Charente-Maritime) Frantziako 17. departamendua da, Akitania Berria eskualdean. Prefetura hiria Arroxela da. Azpiprefeturak: Jonzac, Rochefort, Saintes, Saint-Jean-d'Angély.

Itsas Charente (17)
Frantziako departamendua
Itsas Charente (17)
Administrazioa
Estatua Frantzia
EskualdeaAkitania Berria
PrefeturaArroxela
PrefetaDominique Bussereau
UMP
AzpiprefeturakJonzac
Rochefort
Saintes
Saint-Jean-d'Angély
Barrutiak5
Kantonamenduak51
Udalerriak472
Kokapena
Koordenatuak45°57′N 0°58′W / 45.95°N 0.97°W / 45.95; -0.97
Azalera6.864 km²
Demografia
Biztanleria661404
Dentsitatea96.358,391608392 bizt/km²
Kontseilu Orokorraren webgunea
Arroxela hiriaren portu zaharraren ikuspegia.

Mugakideak hauek ditu: Charente, Deux-Sèvres, Dordoina, Gironda eta Vendée, eta Ozeano Atlantikoa.

Itsas Charente departamenduko lurrak guztiz lauak dira.

Ekonomia aldatu

Departamenduaren iparraldean gurinaren langintzak nolabaiteko garrantzia hartu du; hegoaldean mahastiak lantzen dira nagusiki. Arroxela da Atlantikoaren alde hartako arrantza portu nagusia. Industria Arroxela eta La Pallice hirien inguruetan dago batez ere.

Pertsonaia ospetsuak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. 139. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-9-21).

Kanpo estekak aldatu