Changbai Mendiak (txinera tradizionalez: 長白山地; txinera sinplifikatuz: 长白山地; koreeraz: 백두산맥 edo 長白山脈), Txinako Herri Errepublika eta Ipar Korearen arteko mendikatea da. Mendikatea Jilin probintziako eta Ipar Koreako mugaren artean hedatzen da (41°41'N-tik 42°51'N.ra; 127°43'E-tik 128°16'E-ra).

Changbai Mendiak
Datu orokorrak
Mendirik altuenaBaekdu mendia
Garaiera2.744 m
Motamendikate
Luzera80 km
Geografia
Map
Koordenatuak41°43′59″N 128°04′01″E / 41.733°N 128.067°E / 41.733; 128.067

Mugak aldatu

Mendikatea Heilongjiang probintzian hasi, eta Txinako Herri Errepublikako Jilin eta Liaoning probintziak eta Ipar Koreako Ryanggang eta Chagang probintziak zeharkatzen ditu.

Mendikateko mendien batez-besteko altuera 2.000 metro baino gehiagokoa da, eta altuena Paektu mendia da, 2.700 metro ingururekin.

Natura aldatu

1960an Changbaishan Natura Erreserba sortu zen, UNESCOren biosfera erreserben sarean sartutako natura gunea.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.