Chaîne des Puys Monts Dômes bezala ere deitua, sumendi kate bat da, 30 kilometro baino gehiagoan hedatzen dena. Auverniako hiriburu den Clermont-Ferrand hiritik mendebaldera dago, Puy-de-Dôme departamenduan, hau ere Auvernian.

Chaîne des Puys
Datu orokorrak
Mendirik altuenaPuy de Dôme sumendia
Garaiera1.465 m
Motamendikate
Luzera45 km
Geografia
Map
Koordenatuak45°30′N 2°48′E / 45.5°N 2.8°E / 45.5; 2.8
MendikateaErdialdeko Mendigunea (Frantzia)
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Auvernia-Rodano-Alpeak
Departamendua Puy-de-Dôme
Geologia
Material nagusiaArroka magmatiko bolkaniko

Sumendikatea, Auverniako sumendien Eskualde Natura Parkearen zati da, ibilbide luzeko GR4 bidezidor batetatik zeharka daiteke, Atlantiar ozeanotik Mediterraniar itsasora doana.

Iparraldetik hegoalderako norantzan, mendebaldean, Limagneko harana mugatzen duen kostaldeko failari paraleloki doa. Kateak, puys izeneko ehun bat sumendi ditu.

Sumendi hauek, laugarren arokoak dira. Lehen erupzioak duela 70.000 urte inguru gertatu ziren, gutxi gora-behera, eta, berrienak, berriz duela 8.000 urte inguru. Sumendi hauetako batzuk kraterrak dituzte, beste batzuk ez.

Hiru sumendi mota aurki daitezke hemen:

  • Stromboliarra: kateko ohikoena. Konoa jaurtitako sarren metaketaz eraturik dago (eskualde honetan pouzolane deitua), tontorrean kraterra sortzen da presioa gehiegizkoa denean: laba koladak, burbuila forman botatzen dira. Kolada hauek oso luzeak izan daitezke, labaren jariakortasunaren arabera, batzuk, ibaien ibilgua oztopatzen duten dikeak eratzen dituzte Aydat aintzira bezalako aintzirak eratuz.
  • Pelearra: Kupula eran metatzen den laba oso likatsu baten mailakako estrusio baten bidez eratzen da. Kupulak, modu bortitzean eztanda egin dezake gasak askatuz. Ostertzetik oso azkar hedatzen diren fumarola gartsuak, bere pasaran guztia suntsituz. Kraterren bat ez dago ikusgai, ia ez baitago laba koladarik, orokorrean oso likatsuak direnak. Puy de Dôme da mota honetako kupularik ezagunena, baina badaude beste batzuk ere, Puy Chopine eta Grand-Sarcouy bezala.
  • Maarrak, aintzira bat eratu den sakonune batzuk direnak, goi ordoki bat erupzio freatiko baten ondorioz hondoratzearen emaitza dira, gour de Tazenat bezala.

1752an Jean-Étienne Guettardek (1715-1786), sator-zulo formako mendi hauen mota adierazi zuen. Eztabaida mordo baten ondoren, Guillaume-Chrétien de Lamoignon de Malesherbesek, behin betirako, aurkikuntza honen meritu guztia Jean-Étiennei eman zion.

Erdialdean, bere lagun guztien nagusi, Puy de Dôme dago, 1464 metroko garaierarekin, goi ordokiaren gainetik 600 metrora altxatuz, non beste guztiak aurkitzen diren (beste guztiek ez dira 200 metro baino gehiago altxatzen goi ordokiaren gainetik) Gainontzeko tontorrak, iparraldetik hegoaldera, honako hauek dira:

gour de Tazenat laku-kraterra, Montiroir mendia, Chalard mendia, Beaunit mendia, Verrière mendia, Paugnat mendia, Goulieko mendia, Lespinasse mendia, La Nugèreko mendia, Louchardière mendia, Jumes mendia, puy de Gouttes, puy de Chopine, puy de Lempteguy, Coquille mendia, Chaumont mendia, Petit-Sarcouy, Grand-Sarcouy Gouls mendia, Pariou mendia, Cliersou, Côme mendia, Grand Suchet, petit Suchet, petit Puy de Dôme, Besace mendia, Grosmanaux mendia, Montchier mendia, Barme mendia, Larchamps mendia, Mercœur mendia, Lassolas mendia, la Vache mendia, Charmont mendia la Roddeko mendia, Monténard mendia...

Ekialderaxeago, Royatetik gertu Gravenoire mendia dago, justu failaren ertzean

Vulcania Bulkanismoaren Zentru Europarra 2002an Valéry Giscard d'Estaing frantziar presidente ohiak aurrera eramandako ekimen bat da, Auvernia eskualdeko presidente izan zen bitartean. Erabaki hau oso kritikatua izan zen, batez ere ekologisten aldetik, aukeratutako tokiagatik: mendikatearen erdigunea bera, baita fundazioaren kostua ere. Vulcaniak, 2004an, 420.000 bisitari erakarri zituen, baina ia hutsaren hurrengoa da esplotazioaren defizit garbia 1707 milioi €koa dela kontuan hartuta.

Sumendi-kate honen hego-mendebaldean, laugarren arokoa dena, urrutian, beste sumendi mendigune bat ikus daiteke: Dore mendiak izeneko mendikatea eta Cantaleko mendiak, hirugarren arokoak direnak.

Kanpo estekak aldatu