Cesareo Gabarain Azurmendi (Hernani, 1936ko maiatzaren 16a - Antzuola, 1991ko apirilaren 30) apaiza eta musikagilea zen, Pescador de Hombres edo La muerte no es el final bezalako abesti erlijiosoak moldatu zituen.

Cesareo Gabarain
Bizitza
JaiotzaHernani1936ko maiatzaren 16a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaAntzuola1991ko apirilaren 30a (54 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, apaiz katolikoa eta hymnwriter (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Kidetzasecular clergy (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

iTunes: 15150521 Musicbrainz: 7aab9e9a-6412-4e4b-ad95-ecce7e1da0d4 Edit the value on Wikidata

Zaragozako eta Donostiako apaiztegietan ikasi eta 1959an Donostian apaiztu zen. Donostian, Madrilen eta Antzuolan apaiza izan zen, eta azken horretan hil zen 1991an, minbiziak jota.

Pederastia susmopean aldatu

Bizirik zegoenean ere haren aurkako salaketak eman ziren. 1978an, Madrilgo Chamberíko eskola marista baten ikasle talde batek sexu abusuak salatu zituzten. Erantzun gisa, beste eskola batera eraman zuten. Hiru hilabete ondoren, Joan Paulo II.ak Ohorezko Prelatu izendatu zuen. 2021ean, 17 biktimek berriro ere gertatutakoa salatu zuten eta ikerketa ireki zen. Ondorioz, Oregon Catholic Press lantegiak, Gabarainen abestien eskubideen jabeak, haren abestiak debekatu egin ditu gaia ondo argitu arte. Los Angelesen artxidiozesiak gauza bera egin du.[1]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.