Celia Brañas

zientzilari galiziarra

Celia Brañas Fernández Miranda (A Coruña, 1880ko maiatzaren 20a – A Coruña, 1948ko ekainaren 12a), zientzilari galiziarra, aitzindaria izan zen emakumea kultura zientifikora hurbiltzera.[1][2]

Celia Brañas

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCelia Brañas y Fernández
JaiotzaCoruña1880ko maiatzaren 20a
Herrialdea Espainia
HeriotzaCoruña1948ko ekainaren 12a (68 urte)
Familia
AitaGonzalo Brañas Sánchez-Boado
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakzientzialaria

Biografia aldatu

Gurasoak Consuelo Fernández Miranda eta Gonzalo Brañas Sánchez-Boado kazetaria, idazlea eta farmazeutikoa izan ziren. Bere anaia Gonzalo Brañas Fernández zientzilaria izan zen.[3]

1908an irakasle laguntzaile moduan hasi zen lanean A Coruñako irakasleentzako Eskola Normalean. 1911n, irakasle titularra bihurtu zen eta eskolaren zuzendari ere izan zen hainbat aldiz, 1946an erretiroa hartu zuen arte.[4]

1919an, A Coruñako Ikaskuntza Galegoen Institutuak antolatutako Ikasketa Galegoen Lehen Kongresuan parte hartu zuen Brañasek. Bertan proposatu zuen A Coruñan ikerketarako itsas biologia estazio bat sortzea eta nola egin ere azaldu zuen. 1920an lortu zuen Madrilgo Natura Zientzien Museoak itsas biologiari buruzko ikastaro bat antolatzea A Coruñan. Ikastaro horren ondorioa izan zen Pontevedrako Marín biologia estazioa sortzea 1932an.[3]

1922an bi hilabeterako dirulaguntza lortu zuen Ikasketak eta Ikerketa Zientifikoak Osatzeko Batzordearengandik (Junta para Ampliación de Estudios e Investigaciones Científicas, JAE), histologia praktikak egiteko Madrilgo Natura Zientzien Museo Nazionalean.

A Coruñako lanbide heziketaren patronatoaren kidea izan zen baita ere.[5]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu