Cazolako Ituna

Cazolako ituna» orritik birbideratua)

Cazolako Ituna edo Cazorlako Ituna Gaztelako errege Alfontso VIII.aren eta Aragoiko errege Alfontso II.aren arteko hitzarmena izan zen, 1179ko martxoaren 20an Sorian sinatu zena.[1] Haren bitartez, Xàtiva, Dénia, Biar, eta Valentzia konkistatzeko eskubidea ematen zitzaion Aragoiko Koroari. Murtziako Erresuma, berriz, Gaztelako Erresumarentzat izanen zen.[2] Horrezaz gainera, Iruñeko Erresuma banatzea ere adostu zuten, lehenago Carrióngo, Tudejengo, Lleidako eta Cuencako itunetan egin zuten bezala.

Tudejenen adosturikoarekin alderatuta, Aragoik Murtziako Erresuma okupatzeko eskubidea galdu zuen. Hala ere, ituna osorik bete ez zutenez gero, 1244an Almizrako Ituna sinatu behar izan zuten.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. Cazolako ituna gaztelaniaz eta ingelesez
  2. Bisson, Thomas N. 1986. The Medieval Crown of Aragon: A Short History. Oxford: Clarendon Press. ISBN 0-19-821987-3.
  3. Barton, Simon. 1997. The Aristocracy in Twelfth-Century León and Castile. Cambridge: Cambridge University Press

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Nafarroako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.