Casualties of War (euskaraz Gerra Kalteak) 1989ko Brian De Palma estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako gerra drama film bat da. 1966an estatubatuar soldadu talde batek burututako Phan Thi Mao vietnamdar neskaren bortxaketa eta hilketaren gertaeran oinarritua dago. Michael J. Fox eta Sean Penn aktoreek antzeztu zuten. Soinu banda Ennio Morricone musikagileak konposatu zuen.

Casualties of War
Jatorria
Argitaratze-data1989
IzenburuaCasualties of War
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoagerra-filma, epaiketa filma eta film dramatikoa
Iraupena109 minutu
Koloreakoloretakoa
Grabazio lekua(k)Thailandia
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Brian De Palma
Gidoigilea(k)David Rabe
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaArt Linson
Konpainia ekoizleaColumbia Pictures
EdizioaBill Pankow (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaEnnio Morricone
Argazki-zuzendariaStephen H. Burum
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaThailandia eta San Frantzisko
Argumentu nagusiaVietnamgo Gerra

IMDB: tt0097027 Filmaffinity: 964620 Allocine: 5273 Rottentomatoes: m/casualties_of_war Mojo: casualtiesofwar Allmovie: v8580 TCM: 18523 TV.com: movies/casualties-of-war Netlix: 60021241Edit the value on Wikidata

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Vietnamgo Gerra, Max Eriksson (Michael J. Fox) soldadu pelotoira elkartu berri den izaera zintzo eta zuzeneko kaporala da. Bere soldadu kideek vietnamdar neska bat nola bahitu, bortxatu eta erailtzen duten lekuko izango da. Gertatutako basakeriaren aurrean ezinikusiarena egin ezinik, gainontzeko pelotoiari aurre egingo dio, tartean pelotoiaren buruzagia den Tony Meserve (Sean Penn) sarjentua dago, jenio bizi eta karisma handiko baina gerraren bortizkeriak eta izugarrikeriek bere onetik ateratarako gizona.

Aktoreak aldatu

Kanpo estekak aldatu