Castor Jauregibeitia Ibarra (Begoña, Bilbo, 1876ko abenduaren 20a - Guadarrama, 1928ko urtarrilaren 4a), Cocherito de Bilbao ezizenaz ezaguna, euskal toreatzailea izan zen.[1]

Castor Jauregibeitia

(1913)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCástor Jaureguibeitia Ibarra
JaiotzaBilbo1876ko abenduaren 20a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaGuadarrama1928ko urtarrilaren 4a (51 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktoreatzailea eta lur-jabea
Izengoitia(k)Cocherito de Bilbao

Biografia aldatu

 
Kristo Kalea (2024)

Uribarriko Kristo kalearen 21.ean jaioa (oraingo Bilboko udaletxetik gertu), gurasoek txakolin bat zuten. Gazte-gaztetik, 1897tik, nobilladak toreatzen aritu bazen ere, 1900ko maiatzean, Paquiro eta Facultades aurkariak zituela, aurkezpen-kapote propioa lortu zuen sari gisa. 1903ko ekainaren 24an Eibarko zezen plaza zabaldu zuen.

Bere karrera osoan (1897/1919), 616 korridetan hartu zuen parte, guztira 1.668 zezen hiltzen.

Horietatik 132 nobilladak izan ziren (1897-1904) eta 483 zezenketak (1904-1919). Euskal Herrian, Espainian, Frantzian, Mexikon, Perun eta Portugalen toreatu zuen.

Bilbon 1906ko Aste Nagusian debutatu eta 83 zezenketa eta 28 nobillada egin zituen.

Bere denboraldi biribilena Amerikan 1910/11ko neguan egin zuen.

1919an, Cocheritok 43 urte zituela, Joselito eta Belmonte toreatzaileak ikusi eta erretiratzea erabaki zuen.Horretarako korrida bi prestatu zituen, lehena Madrilen eta bigarrena Bilbon.

Erretiratu ondoren, lur-jabe, arrantzale eta argazkilaria izan zen San Fernando del Jaraman.

Bere omenez, Bilboko zezen-zale kluba[2] eta kale batek[3] bere izena dute.

Erreferentziak aldatu

  1. «Bizkaiko Entzutetsuen Galeria. Kirolariak, Artistak, Idazleak» www.euskalmuseoa.eus (Euskal-Museoa): 29. (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).
  2. Club Cocherito de Bilbao
  3. Kalea

Kanpo estekak aldatu